ASTEBURUA – GURASO ELKARTEENTZAT

Ubicados en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai en la comarca vizcaína de Busturialdea, en el País Vasco, contamos con un equipo de profesionales y unas instalaciones de primer nivel.

Baratze baserri eskolan asteburua: Naturan eta kanpoko ekintzak

Umeak ikasturte honetan asteburua igarotzeko Baratze baserri eskolan aukera daukate  eta gainera beraien gelako lagunekin.

Ikasturte honetan ez dago oso argi zer gertatuko den ikastetxeko egonaldiekin.  Gerta liteke, umeek egun batzuk  igarotzeko aukera galtzea.  Horregatik, familiei aukera ematen diegu guraso elkartearen bidez egonaldi bat antolatzeko edo, besterik gabe, zuen ikasturteko familiak antolatzeko.

Baratzen, berriz, ziurtatzen dizuegu aske joka dezaketela, naturatik ikasten eta ondo pasatzen, kutsatzeko arriskurik gabe eta koronabirusik gabe.

Egonaldi bakoitza zehatz-mehatz antolatzen da, beharrezkoak diren osasun- eta higiene-neurri guztiekin. Gainera, haurrek beren ikasgela eta ikastetxekoekin BAKARRIK izango dituzte harremanak egun horietan.

ASTEBURUKO ESKAINTZA

fin de semana
talla de madera

Egonaldia barnetegi modura eta garabide pedagogikoa……………………………115 €/ikasle.

Joan-etorriko autobusa, eskolatik eta eskolaraino, barne dago. (ordutegia zehaztu gabe, gutxi gorabehera 17:00ak aldera irten eta 16:00ak aldera itzuli)

Irakasleak, monitoreak eta haurrei laguntzeko eta programatutako jarduerak egiteko behar diren langile guztiak.

Ekintzei buruzko argibide osoa hurrengo estekan daukazue:  https://baratze.eus/eu/ikastetxeak/, hor lehen hezkunztako txostena osoa daukazue eskura deskargatzeko.

Erretserba egiteko deitu gura telefonora: 946255606

Asteburua Baratze baserri eskolan

Tailerrak eguraldiaren arabera eta umeen adinaren arabera aukeratuko ditugu:Animaliak, Baratza, Ibilbidea, eskulangintza, sukaldea, perretxikoak,loragintza eta zur lanketa.

Guztira 6 tailer burutuko ditugu asteburuaren zehar..

ORDUTEGIA

8.30 Altxatu!
9.00 – 9.30 Gosaria
9.30 – 11.00 1. tailerra
11.00 – 11.30 atsedenaldia
11.30 – 13.00 2. tailerra
13.00 – 14.00 Bazkaria
14.00 – 15.00 Atsedenaldia
15.00 – 16.30 3.tailerra
16.30 – 17.00 Askaria
17.00 – 18.30 4. tailerra
18.30 – 19.00 Atsedenaldia
19.00 – 20.00 Afaria
20.00 – 21.00 Gaubela
21.00 – 21.30 Kola-kao beroa
21.30  a 10:00 Ohera!

Gure jardutearen oinarriak

  • Ikaskuntza esanguratsua.
  • Haurraren protagonismoa: aktiboa, bere ezaguera eraikitzen du eta.
  • Irakaskuntza pertsonalizatua, umearen jakin-minen araberakoa.
  • Lan kooperatiboa.
  • Motibazioaren sustapena.
  • Ikasteko gozamenaren
  • Sormena eta esperimentazioaren garapena.
  • Behaketaren garrantzia.
  • Haurrei egokitutako lekua.
  • Autonomiaren sustapena.
  • Besteekiko eta naturarekiko errespetua.

fin de semana

Beharrezko higiene-neurriak hartuta, haurrak normaltasunera itzul daitezke eta zoriontsu izan.

Baratzen giro osasuntsuaz gozatzen dute, denbora gehiena aire zabalean egoteaz, ikaskideekin ikasi eta jolasten duten bitartean.

Naturarekin harremana izatea beharrezkoa da haren garapen emozional eta fisikorako.

Baratze baserri-eskolako talde pedagogikoak 30 urte daramatza ikastetxeekin egonaldiak antolatzen eta irakaskuntza berritzaile eta kalitatezkoa eskaintzen. Beraz, haurrak ondo zainduta eta seguru egongo direla bermatzen dizuegu.

Deitu  946255606 telefonoara eta ondo azalduko dizuegu.

.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude