Umeen Adimenak indartzeko

barate-8inteligencias

Guztiak ez gara berdinak, desberdin pentsatzen eta ikasten dugu. Hori da, laburbilduz, Howard Gardner-ek esaten duena bere Adimen Anitzen teorian.

Duela gutxira arte pentsatzen zen gizakiak adimen bakarra zuela eta hau adimen-kozientearen bidez neurtzen zela. Orain badakigu hori EZ dela horrela. Ume bakoitza ezberdina da eta horregatik irakaskuntza pertsonalizatua eskaini behar diegu.

Bakoitzak ikasteko era bat dauka, eta hezitzaileon funtzioa gure haurrek erabiltzen dutenaz jabetzea izan behar du, hau da, haien grinak aurkitzea. Irakasleak ez gara jakituria guztiaren jabe, izan ere, gure lana haurrak haien ikasketa prozesuan gidatzea da. Prozesu horretan umeak lagundu behar ditugu haien adimen nagusiak antzematen eta horiek erabiltzen irakatsi jakintzak hobeto bereganatzeko.

Argi dago guztiok gauza asko ikasi behar ditugula, baina ez daukagu zertan guztiok berdin egiterik. Horregatik irakasgai bat irakasteko hamaika era ezberdin egon daitezke.

Gure gaitasunek edo adimen anitzek garapen ezberdina izan dezakete, baina horrek ez du gure garapen pertsonala oztopatuko. Hala ere, oso garrantzitsua da gaitasun guziak estimulatzea eta garatzen saiatzea. Hori da gure helburua Baratzen: haurren adimen guztiak estimulatzea horiek garatu ditzaten eta beraien potentzialtasunetaz jabe daitezen. Hau da, jolasa eta ezaguera batu nahi ditugu. Ikusi:Familientzako tailerrak

Historian zehar ikuspegi eta metodologia ezberdinak agertu dira. Guk bakoitzeko onena hartzen saiatzen gara haurrei irakaskuntza integral eta pertsonalizatua emateko. Gure ustez, umeak ez du ikasten bakarrik eskolan edo etxean, baizik eta, estimulua haurrarentzako egokia baldin bada edozein lekutan ikasi dezake.

Ume gai eta zoriontsua lortu nahi dugu.carasonriente

Compartelo con todo el mundoShare on Facebook
Facebook
Share on Google+
Google+
Tweet about this on Twitter
Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.