Baratzen ekintz asko proposatzen ditugu eta denak edozein adinetako umeei moldatuta daude. Familiak guregan jarritako kondidantza eskertzekoa da. Beraientzat bere seme-alaba gauzarik garrantzitsuena da eta horretxegatik guretzat baita ere. Gure lan nagusiena hori da: umeen emozioak topatzea eta ilusio horrekin gure ekinztak burutzen ditugu. Baita ere, umeak etxean bezala egotea garrantzitsua da guretzat, eroso, eta ondo zainduta egon behar dira posik igarotzeko egun horiek eta beraien beharkizunak atendiduta.
Udalekua, familiei zuzendutako ekintz bat da, era partikular batean eta umeen oporretan, normalean gurasoak lan egiten duten bitartean. Udaleku bat berez ondo antolatzea oso zaila da umeak ez direlako ezagutzen beraien artean eta gu ere ez. Horrexegatik experientzia handia behar da ondo burutzeko. Esperientzia haur heziketan derrigorrezkoa da. Borontate honez bakarrik ezin da egin.
Horixe da, ezbairik gabe, Baratzeko kanpalekuetako gertakari bereizgarri nagusia. Ez gara udako begiraleak, hezkuntzako profesionalak baizik. Guztiek 30 urteko esperientzia dute arlo horretan, eta, gainera, arlo askotan adituak gara.
Bestalde, Urdaibaiko Erreserbaren bihotzean dugun kokapen pribilegiatuari esker, haurrak egun batzuetan bizi dira, hiri-inguruneetatik urrun, ez daude itxita, aire zabalean jolastuz, naturarekin kontaktuan. Hau bakarrik da oparia haientzat.
Gure helburu nagusiak hauek direla esan genezake:
Guztiak ez gara berdinak, desberdin pentsatzen eta ikasten dugu. Hori da, laburbilduz, Howard Gardner-ek esaten duena bere Adimen Anitzen teorian.
Duela gutxira arte pentsatzen zen gizakiak adimen bakarra zuela eta hau adimen-kozientearen bidez neurtzen zela. Orain badakigu hori EZ dela horrela. Ume bakoitza ezberdina da eta horregatik irakaskuntza pertsonalizatua eskaini behar diegu.
Bakoitzak ikasteko era bat dauka, eta hezitzaileon funtzioa gure haurrek erabiltzen dutenaz jabetzea izan behar du, hau da, haien grinak aurkitzea. Irakasleak ez gara jakituria guztiaren jabe, izan ere, gure lana haurrak haien ikasketa prozesuan gidatzea da. Prozesu horretan umeei lagundu behar zaie haien adimen nagusiak antzematen eta horiek erabiltzen irakatsitako jakintzak hobeto bereganatzeko.
Argi dago guztiok gauza asko ikasi behar ditugula, baina ez daukagu zertan guztiok berdin egin beharrrik. Horregatik irakasgai bat irakasteko hamaika era ezberdin egon daiteke.
Howard Gardner-en arabera 8 adimen ezberdin daude:
Gure gaitasunek edo adimen anitzek garapen ezberdinak izan ditzakete, baina horrek ez du gure garapen pertsonala oztopatuko. Hala ere, oso garrantzitsua da gaitasun guztiak estimulatzea eta garatzen saiatzea. Hori da gure helburua Baratzen: haurren adimen guztiak estimulatzea horiek garatu ditzaten eta beraien potentzialtasunetaz jabe daitezen. Hau da, jolasa eta ezaguera batu nahi ditugu.
Historian zehar ikuspegi eta metodologia ezberdinak agertu dira. Guk bakoitzeko onena hartzen saiatzen gara haurrei irakaskuntza integral eta pertsonalizatua emateko. Gure ustez, umeak ez du bakarrik eskolan edo etxean ikasten, estimulua egokia baldin bada haurrak edozein lekutan ikas dezake.
Gure jardutearen oinarriak hurrengoak dira:
Egonaldia Baratzen
Baratzeko egonaldiak gure lurraldeko ikasleentzako bilgunea izan nahi duen hezkuntza saioa suposatzen du. Bertan ikeasleek inguru herritar eta natural ezin hobe batean barneratzeko aukera dute, ingurunea ezagutuz, errespetatuz eta zainduz.
Ekintza printzipioak benetako esanahia har dezan, Baserri-Eskola girorik onena bilakatzen da, oinarri zientifikoak beti kontutan harturik, esperimentazio zuzena egiteko aukera ematen du eta.
|
Umeak Baratzera heldu bezain laister, batzar bat egiten dugu:
Txanda guztietan adina 5 urtetik 14 urtetara izango dela kontuan harturik, adinaren arabera taldeak egiten ditugu, baina beti beraien lehentasunak kontuan hartuz.
EGONALDIAREN IRAUNPENA: Ikusi ahal duzue web orrian: udalekuak
Autobusak goizeko 11:00etan Bilbotik ateratzen dira. Umeen jatorria ikusi ostean, beste leku batzuetara bidaltzerik dago.
Txanda guztietan hurrengo programazioa jarraituko dugu:
Goizero kiroletan arituko gara. Padel eta BIGSUP; Uztaileko azkenengo txandan SURF ikastaro bat burutuko dugu.
Programazio modelo bat daukazue ere web orrian: txostena
Izenemateak era indibidualean webgunearen bidez egiten dira. Gero guk taldeak egiten ditugu adinaren arabera; beti lagunak elkarrekin jartzen ditugu; edonola, umeak beti taldez aldatzeko aukera daukate. Guretzat umeak gustora ibiltzea inportanteena da.
Lehenengo eguna oso garrantzitzua da taldea sendotzeko. Egun horretan ez daude astialdiak umeak ez ibiltzeko patiotik ezer egin gabe eta bakarrik. Momentu guztietan taldearekin daude, elkar ezagutzeko eta beraien begiralea ere ezagutzeko. Momentu aproposena da persona arteko adimena garatzeko.
Gurasoek Baratzera deitzeko aukera daukate umetaz galdetzeko, baina txikiak direnean ez da oso komenigarria beraiekin berba egitea, hobeto monitorearekin hitz egiten badute. Umeek gure telefonotik deitzeko aukera daukate beti, horrexegatik sakeleko telefonoak ez dira beharrezkoak eta komenigarriak ere ez. Edozein gertaera suertatuz gero telefonoz deituko dizuegu.
Egunero webgunean, atal pribatuan (pasahitzaz babestua) argazkiak zintzilikatuko ditugu zuek egin dutena ikusteko. Pasahitza mailez bidaliko dizuegu.
Egun hauetan begirale bakoitzak bere umeentzat erreferentzi bakarra da. Berak umeak zainduko ditu momento guztietan eta beraien gauzaz arduratuko da: goizero logela txukunduko dute, arropa eta bakoitzaren gauzak batuko ditzute, egunero dutxatuko dira, botikaz arduratuko da, eta gauez logeletan umeak lokartu harte beraiekin egongo da. Egunean zehar programatuta dauden astiko ekintzak haiek ere burut
uko dituzte.
Baratzen garbitzaile eta garbitokia daukagu edozein momentuan behar izanez gero arropa garbitzeko, holan umeak beti txukun ibiliko dira.
Baratzeko irakaslekoak 26 urte baino gehiagoko experientzia daukate, beraz oso kalifikatua da proramzazioa prestatzeko, antolaketa egiteko eta begiraleei lagundu, zuzendu eta ikuskatzeko, umeak ondo zainduta egon daitezela bermatzeko eta jarduera bakoitzaz goza dezaten. Baratze-ko talde pedagogikoak eragin bakoitzaren jakinaren gainean egon behar du hura ebatzi ahal izateko.
Ondoren Baratzen egin daitezkeen jarduera guztiak zehazten dizkizuegu. Bai noski, ezin dituzte guztiak egin, eta beraz adin bakoitzerako eg
okituenak eta gehiago gozatuko dutenekin aukeratuko ditugu.
Adimen anitzen bidez, umeei ikaskuntza esanguratsua eta ulermenerako heziketa eskaini nahi diegu.
Baratzen, berez, lau adimen lantzen ditugu: