Udalekuak Bizkaian.


ADINA: 5 urtetik 14 urtetara. Birolak eta natura euskeraz eta  NaturEnglish  Camp bat

Udalekuetan izena emateko, egin klik dataren botoian. Ordainketa txartelarekin egiten da (ordainketa bakarra) edo transferentzia bidez (guztia edo bi epetan). Deuseztatuz gero, kopuru osoaren %50 itzuliko da, justifikatutako eritasunagatik ez bada; kasu horretan, %100 itzuliko da .

Udako kanpalekuak oporrez gozatzeko modu dibertigarrienetako bat dira. Baratze bezalako baserri eskola batean egiten badira, gainera, ikaskuntza bermatuta dago. Dibertitzea eta ikastea eskutik joan daitezkeelako.
Kirolen, abentura anitzeko jardueren edo jarduera pedagogiko entretenigarrien eskutik, haurren adinaren arabera. Horixe eskaintzen dute gure udalekuek.
 
Blogeko artikulu batzuk irakurtzea gomendatzen dizuet, naturaren eragina eta beharra ikus dezazuen haurraren garapen eta ongizaterako: kanpalekuak eta kirola, naturarekiko harremana eta naturan heztea.

 

Udalekuak 2023

Txandak eta prezioak - Aste Santuan, ekainean eta Uztailan

Apirila 11 - 14              4 egun                 euskera                232 €

Ekaina 21-30            10 egun                 euskera                580 €

Ekaina  26 - 30         5 egun                 euskera                290 €

Uztaila 1 - 10             10 egun                  euskera               580 €

July 11-20th              10 days                  english                700 €.  NaturEnglish Camp . With english teachers

Uztaila  21-28           8 egun                   euskera               464 €

***Deskontua (summer camp izan ezik) anai-arrebentzat (%10a) eta HIRUKIDEko kideak (%10a lehenengoa, %15a bigarrena eta %20a hirugarrena- Oharpenetan adierazi eta kidetasunaren karneta bidali mailez).

Udalekuen datak

Txanda guztiak arratsaldez hasten dira 

Aurten lanari ekin diogu zuen seme-alabek beren bizitzako udarik onena igaro dezaten.
Horretarako, hainbat jarduera proposatzen dizkizuegu, adibidez multiabentura Mendexa parkea eta uretako kirolak; umeak  benetako oporrak izateko eta udaleku dibertigarriak bizitzeko. Baratzeko bideoa
Gainera, harremanak euskaraz izateko aukera izango dute. Eta NaturEnglish Camp-era doazenek ingeleraz.
Gure helburuak lortzeko eta  zuen seme-alabak behar bezala zaintzeko, gure talde pedagogiko guztiek Hezkunzta gradua edo Euskarazko C1 maila  dituzte gutxienez. Ingelesezko Camp-erako, Eidal Hizkuntzaz-eko jatorrizko irakasleak ditugu.
Azpimarratu nahi dugu, halaber, ez garela udako monitoreak, horixe eskaintzen baitute kanpalekuek, baizik eta hezkuntzako profesionalak, 32 urteko esperientzia eta prestakuntza dutenak. Urte hauetan guztietan umeengandik eta haiekin ikasi dugu.
 
P

Udalekuak euskeraz eta  NaturEnglish Camp ingeleraz


Uda, gainera, garai ona da hizkuntzaren ezagutza indartzeko; horregatik, ondo pasatzeko aukera eskaintzen dugu udaleku batean, euskaraz, edo INGELESEZ. Kanpamentu horretan, txikienek beste haur batzuekin hitz egin eta harremanak izan ahal izango dituzte, langile espezializatuek gidatuta eta hizkuntza hori menperatuta.
 
Gure Udalekuek, azken batean, egun ahaztezinak eskaini nahi dizkiete txikienei, abenturaz, dibertsioz eta ikasketaz betetako egunak.
UDALEKUAK-CAMPAMENTOS

BIGSUP LAIDA

Udalekuen Dokumentuak:


Inskripzioa on-line ez baduzu egin nahi, hemen jarraian inskripzioa egiteko dokumentuak eta argibidea dituzu: Inskripzio orria, zer ekarri behar duten, autobusak, etabar,….  Orria eskabidearekin bidali dezakezu faxez, mailez edo postaz. Edozein zalantza argitzeko deitu dezakezu telefono honetara: 946255606.

Udalekuen txostenean  ekintzei buruz eta antolamenduari buruzko argibidea daukazu.