Kirol eta Hizkuntza Udalekuak 2022

Udalekuak 2022 1

Udalekuak 2022

ADINA: 5 urtetik 14 urtetara

Laister aterako ditugu udalekuak 2022 inskripziorako epea

Txanda guztiak euskeraz bat izan ezik: Natur English Camp ingeleraz (with EIDAL languages)

Udalekuak 2022: Inskripzioa egiteko sakatu eskumako daten botoietan. Ordainketa Txartelaz (ordainketa bakarra) edo Transferentziaz (behin edo 2 epetan) egin dezakezu. Udalekua baliogabetzeko kasuan, %50a itzuliko dizugu, gaixotasunaren kasuan izan ezik . Gaixotasuna justifikatua baldin bada %100a itzuliko dizugu.

 

Aurten jo ta ke jardun gara zuen seme-alabek gehien disfruta dezaten.bideoa-baratze:etorri eta ezagutu

Etxekoek udaz benetan gozatzeko ur kirolak eta Multiabentura proposatzen dizkizuegu eta nozki  euskera garatzeko aukera izango dute.

Gure helburuak lortzeko eta zuen seme alaben onurako, txanda guztietan gure talde pedagogiko osoa gutxienez Hezkuntzan graduatuak dira eta Hizkuntza maila C1 daukate. Ingeleseko  Kanpusean EIDAL languages irakaslego natiboa izango dugu.

Baratze Baserri eskolako Udalekuak: Bizipen ahaztezina

Udalekuak opor ezberdin batzuk gozatzeko modurik dibertigarrienetarikoak dira. Gainera, Baratze bezalako Baserri Eskolan eginez gero ikaskuntza bermatuta dago, ikasteak eta dibertitzea batera doaz eta. Kirola, abentura edo txikienen adinerako pentsatutako entretenigarriak diren ekintza pedadogikoen eskutik beti. Hau da gure udalekuek eskeintzen dutena.

Udalekuak 2022 – Txandak eta prezioak

 

 Udan – Ekaina Uztaila  eta Abuztua

Ekaina 26-30  5 egun  euskera                            280 €
Ekaina 22-30  9 egun euskera                              504 €  Multiabentura eta ur kirolak

Uztaila 1-10    10 egun euskera                             560 €  Multiabentura eta ur kirolak
Uztaila 11-20 10 egun euskera                             560 €  Multiabentura eta ur kirolak
July 21-29th  9  days  english                               665 € Adventure park and water sports    Natur English Camp (with EIDAL languages)NATIBOAK

Abuztua 1-7    7 egun   euskera                             392 €
Abuz 29-Iraila 4          euskera                               392€

 

***Ingeleseko Kanpusa izan ezikm anai-arrebentzako deskontua (% 10a ) eta HIRUKIDEren partaideak (%10a lehenengoa, %15a bigarrena eta %20a hirugarrena. Jakin erazi oharpenetan eta bidali egiaztatzaileren bat.

Lehenengo eguna oso garrantzitzua da taldea sendotzeko. Egun horretan ez daude astialdiak umeak ez ibiltzeko patiotik ezer egin gabe eta bakarrik. Momentu guztietan taldearekin daude, elkar ezagutzeko eta beraien begiralea ere ezagutzeko. Momentu aproposena da persona arteko adimena garatzeko.

Gurasoek Baratzera deitzeko aukera daukate umetaz galdetzeko, baina txikiak direnean ez da oso komenigarria beraiekin berba egitea, hobeto monitorearekin hitz egiten badute. Umeek gure telefonotik deitzeko aukera daukate beti, horrexegatik sakeleko telefonoak ez dira beharrezkoak eta komenigarriak ere ez. Edozein gertaera suertatuz gero telefonoz deituko dizuegu.

Egunero webgunean, atal pribatuan (pasahitzaz babestua) argazkiak zintzilikatuko ditugu zuek egin dutena ikusteko. Pasahitza mailez bidaliko dizuegu.

Begiraleen papera

Egun hauetan begirale bakoitzak bere umeentzat erreferentzi bakarra da. Berak umeak zainduko ditu momento guztietan eta beraien gauzaz arduratuko da: goizero logela txukunduko dute, arropa eta bakoitzaren gauzak batuko ditzute, egunero dutxatuko dira, botikaz arduratuko da, eta gauez logeletan umeak lokartu harte beraiekin egongo da. Egunean zehar programatuta dauden astiko ekintzak haiek ere burutuko dituzte.

Baratzen garbitzaile eta garbitokia daukagu edozein momentuan behar izanez gero arropa garbitzeko, holan umeak beti txukun ibiliko dira.

Baratzeko irakaslekoak 30 urte baino gehiagoko experientzia daukate, beraz oso kalifikatua da proramzazioa prestatzeko, antolaketa egiteko eta begiraleei lagundu, zuzendu eta ikuskatzeko, umeak ondo zainduta egon daitezela bermatzeko eta jarduera bakoitzaz goza dezaten. Baratze-ko talde pedagogikoak eragin bakoitzaren jakinaren gainean egon behar du hura ebatzi ahal izateko.

Esteka honetan Baratzen egin daitezkeen jarduera guztiak zehazten dizkizuegu. Bai noski, ezin dituzte guztiak egin, eta beraz adin bakoitzerako
egokituenak eta gehiago gozatuko dutenekin aukeratuko ditugu.

Udalekuetarako dokumentuak

Inskripzioa on-line ez egitea nahiago baduzu, hemen udalekuetarako dokumentuak aurkituko dituzu: inskripzio orriak, autobusak, zer ekarri behar duten umeak,… Baratzeri buruzko argibideak ere topatuko dituzu. Inskripzio orria faxez, mailez edo postaz bidali ahal diguzue. Edozein zalantzarik argitzeko deitu 946255606 telefonora eta poz pozik argituko ditugu. Zuen esanetara gaude badakigulako zuentzat oso erabaki zaila izan daiteke.

 

Dokumentuak jaitsi