Nortzuk gara

Kaixo lagun!

Aurkeztu egingo natzaizu, uso bat naiz eta KURRITA deitzen naiz. 1990. Urtetik aurrera, Baratze Baserri Eskolak ateak lehen aldiz zabaldu zituenetik, bertan bizi naiz. Lehen egunean, pertsona hauek neska mutilei irakasteko metodo berri bat martxan jartzeko asmoarekin ikusi nituenean, guztiz zoratuta zeudela pentsatu nuen. Baserria ez da jolasteko gunerik aproposena…eta are gutxiago ikasteko tokia.

Hala ere ilusioz gainezka, berehala elkarlanean hasi ziren; horrela nire laguna Naturari buruz gehiago jakin nahi zuen edonork primeran pasatuz, jakin-min hori asetzeko aukera izan zezakeen.

Lortu zuten bai gero!

Urte asko igaro dira eta orduantxe etorritako haurrak dagoeneko eztira horren ume. Gaur egun mundu guztian milaka lagun daukat eta berriz bisitalditxo bat egitera itzultzen diren bakoitzean zerbait berria ikasten dute.

Nire ustez, sekretua ondo prestaturiko, esperientziadun eta batez ere, ilusioz betetako pertsona talde batek neska mutil gazteen aldeko apustuan datza. Horrekin batera, nire baserritxo hau aurkitzeak asko lagundu zien; inguratzen dituen lurra, etxe, ukuilu , baso eta etxe-abererik gabe ez baitzen ezta antzekorik izango.

Eskerrik asko Kurrita.

Baratze zer izango zen erabakitzen geunden garaian, haurrei denetarik irakatsi behar dieten ikastetxe, ikastolaz eta, baita ere, beraien seme-alabek ondo pasatuz ikastea nahi duten gurasoez asko pentsatu genuen. Hau dela eta, ekintzak kasu bakoitzari egokitu dizkiogu; ondorioz, esperientzia beti ezberdin, berezi eta dibertigarria izan daiteke.

Umeak Naturan bertan asko ikastea nahi izateaz gain, baserriari hurbilduaz eta abentura hezitzaile hau biziaz, esperientzia hau bizitza osorako ahaztezin bihurtzea helburutzat eta asmotzat dugu.

Baratzeko irakasleak