Familiak

Aisialdirako proiektu berri bat prestatu dugu: familientzako tailerrak. Gure helburua izango da bai haurrek bai helduek naturarekin gozatzea ingurune ezin hobe batean. Beraz,  zuen seme-alabeei, zeozer berezia eskaini nahi badiezue  ikasten duten bitartean, edo natura gustatzen bazaizue, hau zuen aukera izan daiteke.

Tailerrak larunbatetan izango dira 10.00etatik 18.00etara, eta Adimen Anitzetan oinarritutako ekintzak burutuko dira. Hauetan haurrek zein nagusiek parte hartu dezakete.

Adina: Familia osoarentzat, 0 urtetik.

Ekintzak, 3 urtetik gora-ko umeentzat bereziki prestaturik daude. Hiru urte baino gutxiago dituenak beti heldu baten ardurapean egon behar dira.

Prezioa: 25€/pertsona bakoitzeko (bazkaria barne eta askaria umeentzako bakarrik). 3 urte baino txikiagoak  dohainik

2017-18 ikasturteko EGUTEGIA

Hilero antolatuko dugu bat. Interesaturik baldin bazaudete bete formularioa edo bidali mail bat baratze@baratze.com helbidera:

Martxoak 17

Apirilak 21

Maiatzak 26

Ekainean: Baieztatu gabe, eskaeren arabera.

Zer egingo dugu taillerretan?

Ekintz bakoitzeko helburua adimen batekin erlazionaturik egongo da. Adibidez, basoan orientabidea, animaliak ezagutu, ikutu eta janaria eman, naturan dauden elementuekin artelan bat egin, sukaldea,  naturaren soinuekin erlaxazioa, ortura joan….Lau ekintz burutuko ditugu umeen adina kontutan hartuz  eta eguraldiaren arabera.

Programazioa hauxe izango da.

10.00-10.30 Aurkezpena

10.30-11.30 tailer 1: ibilbidea

11.30-11.45 atsedenaldia

11.45-12.45 tailer 2: sukaldea

12.45-13.15 mahaia prestatu

13.15-15.00 bazkaria eta atsedenaldia

15.00-16.00 tailer 3: naturan artelana

16.00-16.15 atsedenaldia

16.15-17.15 tailer 4: animaliak

17.15-18.00 askaria prestatu eta hartu, agurra.

 

Zure familiarekin parte hartu nahi baduzu hurrengo formularioa bete inskribatzeko. Familien talde bat osatu bezain laister lehenengo jardunaldia antolatuko dugu, jarraian data eta ordaintzeko era bidaliko dizuegu.

Helduen izen abizenak (beharrezkoa)

Posta Elektronikoa(beharrezkoa)

Umearen izena

Umearen adina