Instalazio hoberenak Urdaibaiko erretserban
Baratze 87.000 m2-ko lursail batean eraikita dago.
Ondoren aipatzen den eran banatuta aurkitzen delarik:
- 50.000 m2-ko lur soila orturako, aledun zuhaitzetarako eta astialdi eremuetarako erabiltzen da.
- Haritzez eta gaztainondoz osaturiko 27.000 m2-ko basoa.
- 10.000 m2-ko mendia.
BASERRIA
Dituen lau solairuak, ondoren azalduriko moduan daude:
- Beheko solairua: sukaldea, jantokia, irakasle gela, garbitokia, eta Bulegoa.
- Lehenengo solairua: Haurren logelak (4 logela 68 umeentzat), komunak, 2 irakasleen logela eta terraza.
- solairua: Haurren logelak (4 logela 68 umeentzat), komunak, eta 3 logela irakasleentzat eta beraienztako komuna
- Ganbara
Ondoren, Baratzen dauden eraikuntzak aipatuko ditugu, jakinik umeen beharrei eta ezaugarriei moldatu ditugula.
PABILIOI
Jantokiarekin bat egiten duen nabe zabal bat da, beraz baserriaren atzekaldeari erantsirik dago. Bertan, aurki daitezke: 25 metro karratuko 2 tailer ( Haur Hezkuntzako tailerra eta perretxiko tailerra), jolaslekua(80 metro inguru) , eta komunak.
KORTA
Atzealdean kokaturik dagoen 2 solairutako eraikuntza. Hemen abereen ukuilua dago (behia txahalekin, ardiak, ahuntzak, astoa, untxiak, oilotegia, zaldiak, txerriak, antzarrak,, ahateak,….) . Goikaldean abereen pentsuak, lanabesak… biltzen dira.
Eskulangintza, sukaldaritza eta zur lanketa tailerrak ere badaude.
NEGUTEGIAK: 850 m2-ko negutegi bat barazkien produkziorako erabiltzen da, eta bestea, 500 m2-koa, berriz, loragintza tailerrerako.
ZALDIAN IBILTZEKO: Bi toki ezberdin erabiltzen ditugu, bata estalpean eta bestea ez
Astialdirako kanpoko eta barruko gune ezberdinak daude: futbol eta saskibaloi zelaiak eta terrazak.
Baratzen dena umeen behartasunen menpean dago.
- cocina/sukaldea
- komunak/baños