Gu - Nortzuk gara
Baratze zer izango zen erabakitzen geunden garaian, haurrei denetarik irakatsi behar dieten ikastetxe, ikastolaz eta, baita ere, beraien seme-alabek ondo pasatuz ikastea nahi duten gurasoez asko pentsatu genuen. Hau dela eta, ekintzak kasu bakoitzari egokitu dizkiogu; ondorioz, esperientzia beti ezberdin, berezi eta dibertigarria izan daiteke..
Umeak Naturan bertan asko ikastea nahi izateaz gain, baserriari hurbilduaz eta abentura hezitzaile hau biziaz, esperientzia hau bizitza osorako ahaztezin bihurtzea helburutzat eta asmotzat dugu.
Eta gure instalazioak ez ezik, haietan lan egiten duten langileak ere oso hautatuta daude. Guretzat garrantzitsua da alderdi guztietan onena bakarrik eskaintzea; horregatik, gure langile guztiak oso kualifikatuta daude eskaintzen ditugun edozein jarduera egiteko. Gurekin, haurrek, eskolaz kanpoko era askotako jarduerekin ikasi eta gozatzeaz gain, esku onenetan ere badaude.
BARATZEKO TALDEA
12 PERTSONA OSATZEN DUGU:
7 talde pedagogikoa goi mailako titulazioarekin: Magisteritza eta Biologia,Historia, Filologia, Psicologia eta Sociologían Lizenziatuak
1 mantentze lanak
1 garbiketa
2 sukaldariak
1 administrazioa
Baratze baserri eskola
heziketa zentru bat da, eta 1990ean sortu zenetik, bisitatzen gaituzten haurrei beren gaitasunak eta emozioak garatzeko leku bat eskaintzearen aldeko apustua egin du. Leku hori beraientzat egina dago eta non bizi garen guztiok haientzat eta haien alde
Urte hauetan umeengandik ikasi dugu, eta haiei entzunda, berritzen goaz, haien beharretara egokitzeko. Hori lortzeko, plantilla finko eta egonkor baten aldeko apustua egin dugu beti, ilusioz erronka guztiei aurre egin diena. Guri lan- eta familia-egonkortasuna eskaintzen digu, eta neska-mutilei kalitatezko irakaskuntza, esperientzian eta etengabeko ikaskuntzan oinarritua.