Familiak
Familiak: Aisialdirako proiektu berri bat prestatu dugu eta familientzako tailerrak dira. Gure helburua izango da bai haurrek bai helduek naturarekin gozatzea ingurune ezin hobe batean. Beraz, zuen seme-alabeei, zeozer berezia eskaini nahi badiezue ikasten duten bitartean , edo natura gustatzen bazaizue, hau zuen aukera izan daiteke.
Tailerrak larunbatetan izango dira 10.00etatik 18.00etara, eta Adimen Anitzetan oinarritutako ekintzak burutuko dira. Hauetan haurrek zein nagusiek parte hartu dezakete.
Adina: Familia osoarentzat, 0 urtetik.
Ekintzak, 3 urtetik gora-ko umeentzat bereziki prestaturik daude. Hiru urte baino gutxiago dituenak beti heldu baten ardurapean egon behar dira.
Prezioa: 25€/pertsona bakoitzeko (bazkaria barne eta askaria umeentzako bakarrik). 3 urte baino txikiagoak dohainik
2020-21 ikasturteko EGUTEGIA
Hilero antolatuko dugu bat. Interesaturik baldin bazaudete bete formularioa edo bidali mail bat baratze@baratze.com helbidera:
urriak 17
Azaroak 7
abenduak 12
Urtarrilak 16 ETA IGANDE BAT: uRTARRILAK 31ean
Otsailak 20
Martxoak 13
Zer egingo dugu taillerretan?
Ekintz bakoitzeko helburua adimen batekin erlazionaturik egongo da. Adibidez, basoan orientabidea, animaliak ezagutu, ikutu eta janaria eman, naturan dauden elementuekin artelan bat egin, sukaldea, naturaren soinuekin erlaxazioa, ortura joan….Lau ekintz burutuko ditugu umeen adina kontutan hartuz eta eguraldiaren arabera.
Programazioa hauxe izango da.
10.00-10.30 Aurkezpena
10.30-12:30 tailer 1: animaliak
12.45-13.15 mahaia prestatu
13.15-15.00 bazkaria eta atsedenaldia
15.00-16.00 tailer 3: naturan artelana
16.00-16.15 atsedenaldia
16.15-17.15 tailer 4: ibilbidea
17.15-18.00 askaria prestatu eta hartu, agurra.
Bideo hau ikustea gomendatzen dizkizuet Heike Freire
Zure familiarekin parte hartu nahi baduzu hurrengo formularioa bete inskribatzeko. Familien talde bat osatu bezain laister lehenengo jardunaldia antolatuko dugu, jarraian data eta ordaintzeko era bidaliko dizuegu.