Egurra - Zur lanketa
Gure tresna izango da IKUS-ESPAZIALA ADIMENA garatzeko: Tailer honen bidez, haurrek zuhaitz motak eta horien erabilera ezagutzea nahi dugu.
Horretarako, berariazko tailer bat daukagu, ikasle bakoitzak behar duen guztiarekin hornitua.
Baso ezberdinak aztertzeko aukera
Egurra lantzeko tailerrarekin honako helburu hauek lortu nahi ditugu:
1.- Zuhaitz motak, haien ezaugarri morfologikoak, habitatak, beharrak eta abar ezagutzea.
2.- Gizakiak historian zehar bakoitzari eman dion erabilera eta lanabesen bilakaera kontsekuentea arretaz aztertzea.
3.- Zuhaitzen eta haien egurraren ezaugarriak ezagututa, gizakiak zuhaitz bakoitza erabiltzeko dituen arrazoiak aztertzea: zein erabiltzen diren baserrirako altzariak, papera, tailak, tresnak fabrikatzeko.
Tailer honetan, zura nola zizelkatzen den ezagutuko dute zuzenean, lan erraz bat eginez. Horretarako, bakoitzak pinu-egur zati bat eta lana egiteko behar diren tresna guztiak izango ditu, amaitu arte.
Erabilitako materialak eta tresnak direla eta, eta tailerraren zailtasun-maila dela eta, lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako haurrei eta DBHko lehen zikloari bakarrik egokitu ahal izango zaie.