Baratze Baserriko egonaldiak: Ingurugiro Heziketa Eskolan aurrera eramaten den hezkuntza lana guztiz baiezkorra da. Alde batetik, haurrentzat ezezaguna den mundu berri baten esperientzia bizi-bizia eta erakargarria suposatzen du, eta beste alde batetik, eskolan jasotzen duten hezkuntza prozesurako laguntza oso baliagarria da.
Haur guztiek behar, interes eta ikasteko era ezberdinak dituzte. Horri erantzuna emateko, egonaldiko ekintzak eta tailerrak diseinatzerako orduan Howard Gardner-en Adimen Anitzen teoria erabiltzen da.
Egonaldian zehar inguru naturala izango da gure tresna garrantzitsuena adimen anitzak estimulatzeko. Aldi berean, bost zentzumenak garatzeko aukera izango dute haurrek: ikusmena, dastamena, entzumena, ukimena eta usaimena.
Umeek egonaldia bizi eta gozatzea dugu helburu nagusi. Horretarako, proposatutako ekintzetan haiek dira protagonista bakarraik, haien autonomia eta ikaskuntza esanguratsua bultzatuz.
Guzti hau kontutan hartuz eta honez gain igarotako 28 urte baino gehiagok eta 150.000 haur baino gehiagok emandako esperientzian oinarriturik, haurren egonaldia Baratzen inoiz ahaztuko ez duten abentura bihurtuko dela esan dezakegu inolako beldurrik Gabe.
Haur guztiek behar, interes eta ikasteko era ezberdinak dituzte. Horri erantzuna emateko, egonaldiko ekintzak eta tailerrak diseinatzerako orduan Howard Gardner-en Adimen Anitzen teoria erabiltzen da.
Egonaldian zehar inguru naturala izango da gure tresna garrantzitsuena adimen anitzak estimulatzeko. Aldi berean, bost zentzumenak garatzeko aukera izango dute haurrek: ikusmena, dastamena, entzumena, ukimena eta usaimena.
Umeek egonaldia bizi eta gozatzea dugu helburu nagusi. Horretarako, proposatutako ekintzetan haiek dira protagonista bakarraik, haien autonomia eta ikaskuntza esanguratsua bultzatuz.
Guzti hau kontutan hartuz eta honez gain igarotako 28 urte baino gehiagok eta 200.000 haur baino gehiagok emandako esperientzian oinarriturik, haurren egonaldia Baratzen inoiz ahaztuko ez duten abentura bihurtuko dela esan dezakegu inolako beldurrik gabe.
Baratzeko egonaldiak gure lurraldeko haurrentzako bilgunea izan nahi duen hezkuntza saioa suposatzen du. Bertan haurrek inguru herritar eta natural ezin hobe batean barneratzeko aukera dute, ingurunea ezagutuz, errespetatuz eta zainduz.
Ekintza printzipioak benetako esanahia har dezan, Baserri-Eskola girorik onena bilakatzen da, oinarri zientifikoak beti kontutan harturik, esperimentazio zuzena egiteko aukera ematen du eta.