Baratze baserri eskolan asteburua: Naturan eta kanpoko ekintzak
Umeak ikasturte honetan asteburua igarotzeko Baratze baserri eskolan aukera daukate eta gainera beraien gelako lagunekin.
Ikasturte honetan ez dago oso argi zer gertatuko den ikastetxeko egonaldiekin. Gerta liteke, umeek egun batzuk igarotzeko aukera galtzea. Horregatik, familiei aukera ematen diegu guraso elkartearen bidez egonaldi bat antolatzeko edo, besterik gabe, zuen ikasturteko familiak antolatzeko.
Baratzen, berriz, ziurtatzen dizuegu aske joka dezaketela, naturatik ikasten eta ondo pasatzen, kutsatzeko arriskurik gabe eta koronabirusik gabe.
Egonaldi bakoitza zehatz-mehatz antolatzen da, beharrezkoak diren osasun- eta higiene-neurri guztiekin. Gainera, haurrek beren ikasgela eta ikastetxekoekin BAKARRIK izango dituzte harremanak egun horietan.
ASTEBURUKO ESKAINTZA
Egonaldia barnetegi modura eta garabide pedagogikoa……………………………115 €/ikasle.
Joan-etorriko autobusa, eskolatik eta eskolaraino, barne dago. (ordutegia zehaztu gabe, gutxi gorabehera 17:00ak aldera irten eta 16:00ak aldera itzuli)
Irakasleak, monitoreak eta haurrei laguntzeko eta programatutako jarduerak egiteko behar diren langile guztiak.
Ekintzei buruzko argibide osoa hurrengo estekan daukazue: https://baratze.eus/eu/ikastetxeak/, hor lehen hezkunztako txostena osoa daukazue eskura deskargatzeko.
Erretserba egiteko deitu gura telefonora: 946255606
Asteburua Baratze baserri eskolan
Tailerrak eguraldiaren arabera eta umeen adinaren arabera aukeratuko ditugu:Animaliak, Baratza, Ibilbidea, eskulangintza, sukaldea, perretxikoak,loragintza eta zur lanketa.
Guztira 6 tailer burutuko ditugu asteburuaren zehar..
ORDUTEGIA
8.30 | Altxatu! |
9.00 – 9.30 | Gosaria |
9.30 – 11.00 | 1. tailerra |
11.00 – 11.30 | atsedenaldia |
11.30 – 13.00 | 2. tailerra |
13.00 – 14.00 | Bazkaria |
14.00 – 15.00 | Atsedenaldia |
15.00 – 16.30 | 3.tailerra |
16.30 – 17.00 | Askaria |
17.00 – 18.30 | 4. tailerra |
18.30 – 19.00 | Atsedenaldia |
19.00 – 20.00 | Afaria |
20.00 – 21.00 | Gaubela |
21.00 – 21.30 | Kola-kao beroa |
21.30 a 10:00 | Ohera! |
Gure jardutearen oinarriak
- Ikaskuntza esanguratsua.
- Haurraren protagonismoa: aktiboa, bere ezaguera eraikitzen du eta.
- Irakaskuntza pertsonalizatua, umearen jakin-minen araberakoa.
- Lan kooperatiboa.
- Motibazioaren sustapena.
- Ikasteko gozamenaren
- Sormena eta esperimentazioaren garapena.
- Behaketaren garrantzia.
- Haurrei egokitutako lekua.
- Autonomiaren sustapena.
- Besteekiko eta naturarekiko errespetua.
Beharrezko higiene-neurriak hartuta, haurrak normaltasunera itzul daitezke eta zoriontsu izan.
Baratzen giro osasuntsuaz gozatzen dute, denbora gehiena aire zabalean egoteaz, ikaskideekin ikasi eta jolasten duten bitartean.
Naturarekin harremana izatea beharrezkoa da haren garapen emozional eta fisikorako.
Baratze baserri-eskolako talde pedagogikoak 30 urte daramatza ikastetxeekin egonaldiak antolatzen eta irakaskuntza berritzaile eta kalitatezkoa eskaintzen. Beraz, haurrak ondo zainduta eta seguru egongo direla bermatzen dizuegu.
Deitu 946255606 telefonoara eta ondo azalduko dizuegu.
.