Adimen Anitzak

Adimen anitzak -Teoria honek hau esaten du: Guztiak ez gara berdinak, desberdin pentsatzen eta ikasten dugu. Hori da, laburbilduz, Howard Gardner-ek esaten duena bere Adimen Anitzen teorian.

Duela gutxira arte pentsatzen zen gizakiak adimen bakarra zuela eta hau adimen-kozientearen bidez neurtzen zela. Orain badakigu hori EZ dela horrela. Ume bakoitza ezberdina da eta horregatik irakaskuntza pertsonalizatua eskaini behar diegu.

Bakoitzak ikasteko era bat dauka, eta hezitzaileon funtzioa gure haurrek erabiltzen dutenaz jabetzea izan behar du, hau da, haien grinak aurkitzea. Irakasleak ez gara jakituria guztiaren jabe, izan ere, gure lana haurrak haien ikasketa prozesuan gidatzea da. Prozesu horretan umeei lagundu behar zaie haien adimen nagusiak antzematen eta horiek erabiltzen irakatsitako jakintzak hobeto bereganatzeko.

Argi dago guztiok gauza asko ikasi behar ditugula, baina ez daukagu zertan guztiok berdin egin beharrrik. Horregatik irakasgai bat irakasteko hamaika era ezberdin egon daiteke.

Howard Gardner-en arabera 8 adimen ezberdin daude:

Gure gaitasunek edo adimen anitzek garapen ezberdinak izan ditzakete, baina horrek ez du gure garapen pertsonala oztopatuko. Hala ere, oso garrantzitsua da gaitasun guztiak estimulatzea eta garatzen saiatzea. Hori da gure helburua Baratzen: haurren adimen guztiak estimulatzea horiek garatu ditzaten eta beraien potentzialtasunetaz jabe daitezen. Hau da, jolasa eta ezaguera batu nahi ditugu.

Historian zehar ikuspegi eta metodologia ezberdinak agertu dira. Guk bakoitzeko onena hartzen saiatzen gara haurrei irakaskuntza integral eta pertsonalizatua emateko. Gure ustez, umeak ez du bakarrik eskolan edo etxean ikasten, estimulua egokia baldin bada haurrak edozein lekutan ikas dezake.

Gure jardutearen oinarriak hurrengoak dira:


 

  • Ikaskuntza esanguratsua.
  • Haurraren protagonismoa: aktiboa, bere ezaguera eraikitzen due eta.
  • Irakaskuntza pertsonalizatua, umearen jakin-minen araberakoa.
  • Lan kooperatiboa.
  • Motibazioaren sustapena.
  • Ikasteko gozamenaren
  • Sormena eta esperimentazioaren garapena.
  • Behaketaren garrantzia.
  • Haurrei egokitako lekua.
  • Autonomiaren sustapena.
  • Besteekiko eta naturarekiko errespetua
 
 

Adimen anitzak Baratze baserri eskolan

Bi motatako egonaldiak ditugu: ikastetxeentzat eta  udalekuak. Biak aukera paregabeak dira umeek harriduraz ikasteko.

adimen anitz

adimen ikus-espaziala

Egonaldiak Baratzen

Adimen anitzen bidez,   umeei, ikaskuntza esanguratsua eta ulermenerako heziketa eskaini nahi diegu.

Egonaldi osoan berez , adimen batzuk garatzen ditugu:

1.- Pertsonaren baitako adimena, autonomía lantzearen bidez  (botak, arropa jantzi…jantokian)

2.- Pertsona arteko adimena, elkar bizitzen daude eta  elkar lagundu behar dira, lan kooperatiboa bereziki garatu nahi dugu.

3.- Hizkuntzarako adimena: Eleaniztasunaren bidez, ingelera eta/edo euskera une guztietan komunikabide bezala erabiltzean.

4.- Adimen naturalista: Inguru naturala tresna bezala erabiltzen dugulako  umeen emozioa eta arreta lortzeko. Giro honetan zentzumenen estimulazioa garatzea lortu nahi dugu: ikumena, dastamena, ikusmena, entzumena eta usainmena.

Hau jakinda,  adimen guztiak nola lantzen ditugun  tailer bakoitzean hurrengo azalpenetan daukazue:

Adimen ikus-espaziala–  Egurra lehengaia bezala erabiliz zurlanketa egingo dute, konkretuki  Euskal Herrian  tipikoa den lore baten marrazkia.

Eskulangintzan, Naturan dauden gauzekin arte-lana egin.

Hizkuntzarako adimena:  Animaliei buruzko hiztegia landu, deskribapenak egin,  istorioak eta ipuinak asmatu, atsotitzak eta esaerak  pentsatu eta esan.

Gorputz adimena: Arnasketa eta gorputzaren auto-kontrolaren bidez gorputz erlaxazioa landu, oreka eta gorputza jarrera mantendu, gau belan  koreografia  asmatu eta dantzatu.

Adimen logiko-matematikoa:  pentsamendu deduktibo eta induktiboa, neurtze sistema hamartarra, kalkuloak, geometría, dentsitatea eta probabilitatea.

 Adimen musikala:  melodía ezagun batekin  eta erritmoa kontuan harturik ,  abestiak taldeka asmatu eta kantatu, instrumentu musikalen laguntzaz.

Pertsonaren baitako adimena: konzentrazioa, erlaxazioa,  beraien  sentimenduetaz konturatu  eta pentsatu, beraien jarrera eta umorea aztertu.

Tailer honetan,  nahi izanez gero, adimen espirituala ere landu dezakegu: Loreetatik abiatuz, nola sortzen garen, nora goaz, zein den gure bizitzaren helburua,ea…ikusiko dute.

Pertsona arteko adimena: ortua talde kooperatiboetan landuko dugu eta gaubelan egindako jolasetan kolaborazioa sustatuko da.

 Adimen naturalista:  Animali eta landare batzuen klasifikazioa ikusi, Naturan dauden soinuak, aztarnak, ea … aztertu eta ezberdindu, gizakiak naturan daukan eragina aztertu eta ondorioak atera  eta azkenik, animali eta landareen arteko harreman ezberdinak behatu.