Adimen anitzak- familientzako jardunaldiak

adimen anitzaFAMILIENTZAKO TAILERRAK

Familiak, hemen duzue aukera bat. Aisialdirako proiektu berri bat prestatu dugu: familientzako tailerrak. Gure helburua izango da familiak,  bai haurrek bai helduek naturarekin gozatzea ingurune ezin hobe batean. Beraz,  zeozer berezia zuen seme-alabei eskaini nahi badiezue betiere ikasten duten bitartean, edo natura gustatzen bazaizue, hau zuen aukera izan daiteke. ikusi adimen anitzak

talleres-familias/familientzako-tailerrakTailerrak larunbatetan izango dira 10.00etatik 18.00etara, eta Adimen Anitzetan oinarritutako ekintzak burutuko dira. Hauetan haurrek zein nagusiek parte hartu dezakete.

Adina: Familia osoarentzat, 0 urtetik.

Ekintzak, 3 urtetik gora-ko umeentzat bereziki prestaturik daude. Hiru urte baino gutxiago dituenak beti heldu baten ardurapean egon behar dira.

Prezioa: 25€/pertsona bakoitzeko (bazkaria barne eta askaria umeentzako bakarrik). 3 urte baino txikiagoak  dohainik

Datak: Apirilak 29an, Maiatzak 20an eta Ekainak 1oean (ikasturte honetako azken eguna izango da).

Inskripzioa:    posta elektronikoaren bidez,  baratze@baratze.com helbidera, helduen kopurua eta umeen adina zehaztuz. Jarraian kontu zenbakia bidaliko dizuegu transferentzia egiteko.

Jarduera bakoitzaren helburua adimen batekin erlazionaturik egongo da. Ekintzak  izan daitezke: basoan orientazioa, animaliak ezagutu, ikutu eta janaria eman, naturan dauden elementuekin artelan bat egin, sukaldea, naturan dauden soinuekin erlajazioa, ortura joan,e.a…

Egun batetan lau jarduera egingo ditugu eta aukeratzerakoan umeen adina, eguraldia eta errepikatzaileak dauden ala ez kontuan hartuko dugu.

Printzipioz jardunaldi honetara adimen hauek prestatu ditugu:

Adimen musikala, animaliekin

Adimen ikus-espaziala, artelan baten bidez

Adimen naturalista ibilbidean

Adimen logiko-matematikoa sukaldean

Compartelo con todo el mundoShare on Facebook
Facebook
Share on Google+
Google+
Tweet about this on Twitter
Twitter

One thought on “Adimen anitzak- familientzako jardunaldiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.