Adimen anitzak Baratzen – ulermenerako heziketa

Egonaldia baratzen, Ulermenerako Heziketa

adimen anitzak baratzen

Adimen anitzen bidez, umeei, ikaskuntza esanguratsua eta ulermenerako heziketa eskaini nahi diegu.

Egonaldi osoan berez , adimen batzuk garatzen ditugu:

1.- adimen intrapertsonala , autonomía lantzearen bidez  (botak, arropa jantzi…jantokian)

2.- adimen interpertsonala, elkar bizitzen daude eta elkar lagundu behar dira, lan kooperatiboa bereziki garatu nahi dugu.

3.- adimen linguistikoa: Eleaniztasunaren bidez, ingelera eta/edo euskera une guztietan komunikabide bezala erabiltzean.

4.- Adimen naturalista: Inguru naturala tresna bezala erabiltzen dugulako umeen emozioa eta arreta lortzeko. Giro honetan zentzumenen estimulazioa garatzea lortu nahi dugu: ikumena, dastamena, ikusmena, entzumena eta usainmena.

Baina hau ez da nahikoa. Gure gaitasunek edo adimen anitzek garapen ezberdina izan dezakete, baina horrek ez du gure garapen pertsonala ostopatuko. Hala ere, oso garrantzitsua da gaitasun guztiak estimulatzea eta garatzen saiatzea. Hori da gure helburua Baratzen: haurren adimen guztiak estimulatzea  horiek garatu ditzaten eta beraien potentzialtasunetaz jabe daitezen.

Gure ustez, umeak ez du ikasten bakarrik eskolan edo etxean, baizik eta, estimulua haurrarentzako egokia baldin bada edozein lekutan ikasi dezake.

Gure inguruan dagoena eta umeen emozioa aprobetxatuz adimen guztiak  garatzeko aukera paregabekoa daukagula konturatu gara;  horrexegatik,  edozein adinetako umeentzat (DBH 2. mailarte), tailer guztiak berregin eta moldatu ditugu adimen bat bereziki lantzeko:

Adimen ikus-espaziala: artisautza eta egurra tailerretan

Hizkuntzarako adimena: Kortan. 

Gorputz adimena: Zaldian

Adimen logiko-matematikoa: sukalde tailerrean

 Adimen musikala: gaubeletan

Pertsonaren baitako adimena: Loragintza eta perretxikoen taillerretan. Baita adimen espirituala landuko dugu.

Pertsona arteko adimena: Baratzan

Adimen naturalista: Ibilbidean eta erlegintzan.

Denok umeei ikaskuntza esanguratsua eskaini nahi diegu, eta holan lortzen dugula uste dugu.  Zehaztapen gehiago nahi baduzue edo jakiteko konkretuki zeren bidez lantzen dugu adimen bakoitzak laister izango duzue web orrian.

 

 

 

 

Compartelo con todo el mundoShare on Facebook
Facebook
Share on Google+
Google+
Tweet about this on Twitter
Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.