Eskolaz kanpoko ekintzak: ikasketarik onena Baratzen.

Txikienei hezkuntzan eskolaz kanpoko iharduerak garrantzi handikoak dira. Eskolak ez irakatsitako gaiak irakasten dizkieten ekintzak dira, haien eguneroko bizi moduan. Aurrera ateratzen, persona hobeak izaten, ingurugiroa estimatzen eta harekin erlazionatzen lagunduko dizkietenak, hain zuzen. Eskolaz kanpoko ekintzak jolastaldi bai baino gehiago da, era dibertigarri batean barneratzen den ikasketa bat da, hori hórrela, inoiz ahaztuko den ikasketa. Beraz, eskolaz kanpoko ekintza hauek haurrarentzako erakargarriak izan behar dute. Haurrak, berak, parte hartzea erabaki behar du bere arreta benetan piztu delako, hau da, egin nahi duelako. Hortaz aniztasuna ezinbestekoa da. Baratzeko eskolaz kanpoko ekintzetan hain presente dugun aniztasuna.

Adin bakoitzean eskolaz kanpoko aktibitate ezberdinak

Baratzek haurrek egin ditzaketen mota guztiko eskolaz kanpoko ekintzak sustatzen ditu. Egun bateko irteeretatik hasita, egun batzuk gurekin igarotzekoak ere daude. Bakoitzean haurren adinari eta gurasoen zein irakasleen intereseei egokitutako ekintzak eskeintzen dira. Alde batetik, baserriko bizimodua ezagutzeko nekazal lan txikiak egiten dira, erlezaintza landu ahal da, eta eskulanen bat ere egin daiteke. Beste alde batetik kirola eginez disfrutatzeko multiabentura aktibitateak proposatzen dira. Era berean, naturarekin edo historiarekin erlazionatutako aspektuak ezagutzeko irteera didaktikoak presta daitezke eta baita ere adimen logiko-matematikoa garatzeko sukaldaritza tailerra. Guzti honen helburua haurrak beraiengan pentsatuz prestaturiko eskolaz kanpoko aktibitate hauekin gozatzea da.

Instalaziorik onenak eta langile espezializatuak

Ekintza hauek Aurrera eramateko instalaziorik onenak ditugu. Gurekin dauden haurrak eroso egoteko, ondo zaindutako baserri eskola eta aterpetxea prest daude. Guretzat aspektu guztietan onena eskeintzea garrantzizkoa da, ondorioz, instalakuntzaz aparte gure langileak ere arretaz aukeratuta daude eta eskeintzen ditugun ekintzak egiteko guztiz kualifikatuta daude. Talde sendoa eta experientzia handikoa osatu dugu: Euskal filologian, Historian eta Biologian lizenziatuak, psikologoak, pedagogoak eta irakasleak daude gure lan taldean. Beraz, haurrak ikasteaz eta eta eskeinitako eskolaz kanpoko ekintza guztiekin gozatzeaz gain, eskurik hobezinetan daude.