Micología
PERTSONAREN BAITAKO ADIMENA lantzeko tresna.
Onddoen Tailerraren bidez, ikaslea onddoen mundu zoragarriari hurbiltzea lortu nahi dugu: onddoak, beraien ezaugarriak, motak, bizilekuak …
Tailer hau burutzeko gela bat daukagu behar diren tresna guztiekin.: mahaiak eta aulkiak, grafikoak, mikroskopioa, lupa, onddoen mota ezberdinak poteetan kontserbatuak urte osoan zehar ikasteko, bertoko onddoen fitxak … Momentu honetan emozioak lantzen ditugu.
Lortu nahi ditugun helburuak ondoko hauek dira:
1.-Onddoen mundua ezagutu, prozesu industriala eta basoko espezieak ezberdintzen.
2.-Onddoen sailkapena ikasi, nola den:
- Tankera
- Jangai ala ez
- Bizilekua.
3.-Birsorkuntza zikloa ikusi. Esporak mikroskopioz ikustarazi.
4.-Ibilbide baten bidez, urtaro ezberdinetan, bertoko onddoak ikusi eta batu.