Ekintzak | Multiabentura

campamentos baratze

Ekintza hauek lau eta bost egunetako egonaldietan antolatzen dira. Irakasleek aurretiaz aukeratu beharko dituzte egin nahi dituzten irteerak.

Urdaibaiko Biosfera erreserban gaude eta gure inguruan dauden errekurtsoak aprobetxatuz, beste ekintza batzuk antolatzen ditugu egonaldia askoz ere aberatsagoa egiteko nahian. Kasu honetan adimen kinestesikoa garatuko dugu.

GORPUTZ ADIMENA-ADIMEN KINESTESIKOA

kanoak-baratze
multiabentura-multiaventura
  • Kirolak Naturan: gure kostaldea baldintza gaindiezinak eskaintzen ditu abentura kirolak praktikatzeko. Horrexegatik baratzeko egonaldia aprobetxatuz. “UR Urbaibai”-ko monitoreak kontratatzeko aukera eskaintzen dizuegu. Haiek Laida hondartzan, edozein motatako abentura kirola eskaintzen dute: Big Sup, Stand Up Padel, Surf, arraunketa, kanoak, eskalada, tirolina, e.a.…
  • Padel Kanpusa: “Padel Bizkaia”-ren jartzapenetan, motrizitatearen garapena (koordinazio orokorra eta segmentarioa, indarra eta erreakzio abiadura esate baterako) lantzeko balio duen kirol hau praktikatu ahal izango dute. Baina motrizitatearen garapenean dituen onurez aparte, kirol hau Gorputz Hezkuntzako hainbat balio lantzeko tresna bilakatuko da; ikasleen arteko harremanak, arauak errespetatzea eta lehian aritzea adibidez. Honetaz aparte eta etorkizunerako ohiturak sortzeari begira, honetan biziko duten esperientziarekin bere aisialdi denbora modu osasuntsuan erabiltzen ikasteko aukera izango dute. Gainera, edozein adinean praktikatu ahal den kirola denez gero, kanpus honetan ikasten diren oinarrizko arauak eta trebetasunak ikasita, bai lagunekin zein guraso edo anai-arrebekin praktikatu ahal izango duten kirola da.

 

 

Compartelo con todo el mundoShare on Facebook
Facebook
Share on Google+
Google+
Tweet about this on Twitter
Twitter