Loragintza
PERTSONAREN BAITAKO ADIMENA garatzeko tresna (baita ere adimen espirituala)
Loragintza tailler honek lore eta landareen mundua umeei erakusteko burutzen da, beraien papera baserriaren barruan ezagutzeko eta mota ezberdinak ikusteko, beraien beharrak eta garapena. Emozioak lantzeko leku aproposena da.
Lanak ez dira burutzen bakarrik negutegi barruan landare apaingarriekin, kanpoko lorategietan ere lan egiten dute.
Ez dugu lore kopuru handia lortu nahi, baizik eta arlo hau ezagutu eta beste ekintzekin erlazioa ikusi, beste esperientzia baten bidez.
Helburu orokorrak ondoko hauek dira:
1.-Landare eta loreen atalak ezagutu.
2.-Landare eta loreen baliotasuna faktore apaingarri bezala ikusi eta beraien garapena ohartu.
3.-Landare mota ezberdinak eta beraien beharrak ikusi.
4.-Lurra, eguzkia, ura eta negutegiaren garrantzia baloratu.
5.-Lorategian lan teknika ezberdinak ikasi.
6.-Landare apaingarri eta gizakiaren artean dagoen erlazioa ikusi.