Ekintzak | Janariak

alimentos

alimentos - janariakJanariak-ADIMEN LOGIKO-MATEMATIKOA garatzeko tresna:

Tailer hau burutzean, haurrari nekazal arloko sektore produktiboaren eta baserriko auto-hornikuntza erregimenaren arteko lotura erakutsi nahi diogu. Orokorrean, haurrek bere elikapenari buruzko gauza nahiko ez dituztela ezagutzen esan dezakegu. Dena aurretik prestatuta eta paketetan  bilduta erosten da, era honetan elikagaiek hasieratik jasan duten hainbat pausuen jarraipena ez da egiten.

Tailer honetan, haurrek baratzean, kortan eta inguru naturalean lorturiko gaiak erabiltzen dituzte; horretarako, beraiek batutako lehengaiak erabiliz,  gero jango diren elikagaiak prestatuko dituzte: ogiak, esnekiak, gozokiak …

Tailerrean burutzen diren aktibitate batzuk ondoko hauek dira:

1.-Nekazal gaien batuketa garaietan, konpotak eta kontserbak egin, produktu bakoitzari hobeto dagokion sistema kontutan izanik.

2.-Abereen ugalketa garaian, esnea ugari dagoenean esnetik deribatutako produktuak egiten dira (gaztak, jogurtak, adibidez) horrela, hartz-aldi prozesua ezagutzen hasiko dira.

3.-Ogia, taloa, madalenak, bizkotxoak… ,labore  ezberdinen irina erabiliz, egin.

OHAR GARRANTZITSUA: Haurrek sukaldatutako elikagaiak baino ez dituzte kontsumituko, gainontzeko guztia elaborazioaren ondoren zaramara botako da.

 

Compartelo con todo el mundoShare on Facebook
Facebook
Share on Google+
Google+
Tweet about this on Twitter
Twitter