Ekintzak | Irteerak

ireerak-salidas

Irteera hauek lau eta bost egunetako egonaldietan antolatzen dira. Irakasleek aurretiaz aukeratu beharko dituzte egin nahi dituzten irteerak.

Egonaldia azkoz aberatsagoa izateko, gure ingurunea, gizarte, kultura eta Historia era sakonago batean ezagutzeko irteera kultural hauek pentsatu ditugu:

ADIMEN NATURALISTA

irteerak-salidasIngurune, gizartea eta Historia

  • Santimamiñeko kobak: gure antzinekoen bizimodu ikaragarria ezagutzeko, beraien arteko antolaketa eta bereziki, ingurune naturalarekin zituzten harremanak, beti errespeto handiz eta oreka naturala mantenduz. Gainera, Karst-gunean nola eratzen diren kobazuloak aztertuko dugu.
  • Bird center: padura ikusteko eta beraien bidai luzeetan atsedena hartzen dituzten hegaztiak behatzeko ikasteko leku zoragarria.
  • Gernikako Batzar-etxea: Bizkaiko erakunde ofizial gorenaren egoitza eta arbola mitikoaren ondoan eraikia.
  • Gernikako Bakearen museoa: museo erakargarri eta dinamikoa, sentitzeko eta bizitzekoa.
  • Euskal Herria museoa (Gernika): Euskal Herriaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen lagunduko gaituen museoa.

ADIMEN IKUS ESPAZIALA- Artea

  • Guggenheim Bilbao museoa: museo ikaragarri hau ikusteko aukera ezin hobea.

 

 

Compartelo con todo el mundoShare on Facebook
Facebook
Share on Google+
Google+
Tweet about this on Twitter
Twitter