Ekintzak | Ibilbideak

ecología

ibilbideak - ecología

ADIMEN NATURALISTA garatzeko tresna:

Ibilbideak menditik edo zelaitik zehar egiten dira, baina, aldez aurretik duten garrantzia didaktikoaren arabera eta ikuspegi ezberdin bi kontutan izanik , hautatuak izan dira:

1. Alde batetik, ibilbide hauen bidez haurrei Ingurugiroko aspektu zehatzen ezagupenean barneratu nahi zaie eta era berean, gizonen aktibitate ezberdinen arteko intererlazioaren ezagutzan eta inguruko aldaketan duen erantzukizunetan baita ere.

2. Hezkuntza ofizialari lortezinak egiten zaizkion baliabide batzuei esker ikasketa plan ofizialek azpimarratutako oinarriak konplimentatzen dituzten lan eta ikasketa baseak betetzen saiatzen da.

Ez dira irakasleak haurraren aurrean agertzen den guztia azaltzeko erabiltzen diren txango arruntak, baizik eta beraien obserbazio gaitasuna esnatzea lortu nahi dugu, esperimentaziora, ikerkuntzara eta ondorioen lorpenera hel daitezen.

Ikuspegi honetatik, lortu nahi ditugun helburuak hauexek dira:

1. Obserbazio, deskripzio, ezaguerak eta hiztegi berria bereganatzeko,…….gaitasunen garaipena lortu nahi da, haurrak inguruarekin era objektiboago baten bidez erlaziona daitezen.

2. Gure inguru konkretuko osagai natural arruntenak ezagutu.

3. Bizidun mota ugarien arteko intererlazio ezberdinen ulerkuntzan sakondu.

4. Aurkituko dugun guztia, hots, landareak, animaliak, ingurua,… errespetatu, beraien presentziak inguru batean, edozein delarik motiboa, ikastearena ere ez, ezin diola kalterik egin Inguru horren oreka naturalari kontzientziatuz.

Tailer hau burutzerakoan, ikasleen adina eta maila kontutan hartu behar dugu, baina gure ohizko ibilbideak hauek dira:

Gure basoa. Oxinako landare motak (bertokoak, zuhaixkak, bakoitzeko ezaugarriak, fruituak eta loreak, bizilekuak,….) .

Baratzeko ekosistemak. Gure auzokideak: Oxinako putzua, ornogabeak (intsektuak), arrainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta Ugaztunak

Hegaztiak. Habiak eta janlekuak aztertuko dituzte eta Urdaibaiko espezie ezberdinak identifikatuko dituzte.

Ikasleak irakasleekin bilduko dira, ibilbidea hasi baino lehen eta bukatu ostean. Lehenengoan, ikasleak motibatzeko eta era labur batean, ezagutuko dituzten espezieak eta ikusiko dugun guztia azaltzeko. Bukatu ostean, behatu duten guztia aztertzeko.

ibilbideak - ecologia 2

 

Compartelo con todo el mundoShare on Facebook
Facebook
Share on Google+
Google+
Tweet about this on Twitter
Twitter