Ekintzak | Eskulanak

taller de artesanía

eskulanak - artesaníaEskulanak- ADIMEN IKUS-ESPAZIALA garatzeko tresna:

Tailer honen bidez, daukagun ideia ikasleek beharrezko lehengai ezberdinak non lortzen ditugun jakin dezatela da, hauen lorpenean parte hartuz eta gero beraien sortzerako eta eskulanerako trebetasuna garatzen duten heinean objektu ezberdinak ekoiztuz. Era honen bidez umeak eskulangintzaren inguru naturalaren eta nekazaritza-abeltzaintzaren artean dagoen erlazio hertsia bere kabuz ikusteko okasioa izango dute.

 

Helburu garrantzitsuenak ondoko hauek dira:

1. Euskal Herriko eskulangintzaren historia eta prozesua ikasleari hurbildu.

2. Lan ezberdinak eginez, esku trebetasuna, abiltasuna, imajinazioa, sentsibilitatea eta sortzailetasuna garatu.

3. Prozedura artisanalak ezagutu eta ezberdindu, geroxeago prozedura industrialekin konparatzeko.

4. Prozedura bakoitzak aurkezten dituen abantailetan eta eragozpenetan sakondu.

5. Objektuak egiterakoan erabiliak izango diren lehengaien lorpenean lagundu eta ezagutu.

Tailerrean egingo diren ekintzak ugariak dira: Otargintza, artilea, makramea, artaburuzko lanak, kandelak,  paper-orea,…

 eskulana-artesania

 

Compartelo con todo el mundoShare on Facebook
Facebook
Share on Google+
Google+
Tweet about this on Twitter
Twitter