Erlegintza
ADIMEN NATURALISTA garatzeko tresna.
Erlegintza tailerraren bidez, umeek erleen mundu zoragarria ezagutzeko aukera izango dute; baita ere, haiengandik nola lortzen ditugun produktu guztiak ikasiko dute: eztia eta argizaria. Baita, belurrak gaintzeko tresna da
Erlegintza tailerrean burutzen diren ekintzak hiru motatakoak dira:
1. EKINTZA:
– Eztia: Baserriko produktu bat da; ezti motak erleen janariaren arabera, eta azkenean, eztiaren ezaugarriak jangai bezala.
– Eztigileak: Erle motak ikusiko dituzte, beraien anatomia, bakoitzaren betebeharrak eta ertaldearen erakuntza urtean zehar.
– Erlezaintza: Erlezainaren tresnak, erlauntza eta bere atalak, erle-tokiaren kokapena eta erlezainaren lanak, urtaroz urtaro.
2. EKINTZA:
– Erle-loreak: Loreen garrantzia erleen jangai iturriak direnez ikusiko dute, loreen atalak eta erleei eskaintzen dizkieten produktuak ere, eta era berean, poleneztapena..
3. EKINTZA: Erleengana!!! Urtaroaren arabera, erlauntzetan egingo duten lana azalduko die. Piztu kea, mozorroa jantzi eta erlauntzetara ¡
Erleekin lan egin eta gero, birpasatze moduan, erleei buruzko bideoa ikusiko dute.