Ekintzak | Egurra

taller de talla de madera

madera - egurraEgurra edo zur lanketa taillerra- ADIMEN IKUS-ESPAZIALA garatzeko tresna:

Tailer honen bidez, umeek zuhaitz mota desberdinak eta beraien erabilera ezagutzen dituzte.

Tailerra burutzeko gela bat dugu behar diren tresna guztiekin.

Lortu nahi ditugun helburuak hauexek dira:

1.- Zuhaitz mota ezberdinak ezagutu: beraien ezaugarri morfologikoak,  habitat,  beharrak …

2.- Zuhaitz bakoitzaren erabilera aztertu, orain eta aitzinean eta horretarako gizakiak erabili dituen tresneria Historiaren zehar.

3.- Zuhaitz bakoitzaren erabileraren arrazoia egurraren ezaugarriak kontutan hartzen: Zeintzuk erabiltzen dira altzariak egiteko, papera lortzeko, zur lanketa egiteko, baserriko tresnak egiteko.

Tailer honetan egurra erabiltzen dugu eta honen bidez zur lanketa ezagutzen dute zuzenean lan  erraz baten bidez. Horretarako bakoizteei pinuaren egur zati bat eta behar izango dituen tresna guztiak ematen dizkiegu. Holan, lanari ekiten diote amaitu arte..

TAILER HAU Lehen Hezkuntzako 4. ,5. eta 6. Mailako umeentzat eta DBH-ko lehenengo zikloko ikasleentzat zuzenduta dago..

 

 

Compartelo con todo el mundoShare on Facebook
Facebook
Share on Google+
Google+
Tweet about this on Twitter
Twitter