Ekintzak | Baratza

taller de huerta

huerta - baratzaBaratza tailerra – PERTSONA ARTEKO ADIMENA lantzeko tresna:

BARATZE Baserri-Eskolak nekazal arloan eskaintzen dituen lan aukerak (haurren adinaren edo egonaldia egiten den urtaroaren arabera) oso zabalak dira. Nekazal gaiak urtaro bakoitzean eskatzen dituzten zainketa etaatentzio ezberdin gehienak ikasleen laguntzarekin aurrera eraman daitezke, beti ere, talde bakoitzeko ezaugarri konkretuak  kontutan hartzen.

Haur guztiek  taldetan banaturik, baratzaren lan ezberdin guztiak beteko dute, denek esperientzia berdinak burutzeko.

Lanari ekin baino lehen, baratzarekin lehen kontaktua eta  ezagutza  batekin hasiko da, produktu ezberdinak antzemanez eta zein garapen unean dauden ikusiz.

Gure baratza laborategi bizi bat izan dadila nahi dugu, hau da, ikasteko eta ikertzeko toki bat.  Kanpoko baratza eta negutegi zabalek ematen dizkiguten aukera izugarriak aprobetxatuz, prozesu osoko ikuspen globala ematea lortu nahi dugu.

Ondoko oinarrizko helburuak marka ditzakegu:

1. Haurra  nekazal produkzioari hurbildu, biokultiboaren bidez ESPERIMENTATZEN eta ezagutza teorikoak ez ezik praktikoak ere eskuratu, haurrak eurak bait dira lana egiten dutenak ikaskuntza osotu bat lortuz.

2. Landarea faktore primario lez baloratu.baratza-huerta

3. Landareen garapena eta landaketa begiztatu.

4. Espezie ezberdinak eta hauen lantze mota, ezaugarriak, beharrak,… ezagutu.

5. Gure bizitzarako eta landaretzaren bizitzarako, urak, lurrak eta eguzkiak duten garrantziaz jabetu.

6. Nekazal lan teknikak eta egiteko behar diren lanabesak ezagutu.

7. Lana eta lankidetza duen garrantzia baloratu.

Compartelo con todo el mundoShare on Facebook
Facebook
Share on Google+
Google+
Tweet about this on Twitter
Twitter