Astialdia- ADIMEN MUSIKALA garatzeko tresna:
Baserri-Eskolako tailerren gainean, haurrek beste une batzuk dituzte jolasteko, kiroletan aritzeko, atseden hartzeko, …: horiek dira astikoak eta egonaldiaren onerako derrigorrezkoak direla uste dugu.
Ondorioz, ordu hauek ekintza ezberdinen probetxurako eta egite zuzenerako, hots, kasu konkretu bakoitzean proposaturiko helburuak lortzeko, lagungarriak izan daitezen banaturik daude.
Egunean zehar astialdiak hiru dira:
1.- 11:00 etatik 11:30 etara.
2.- 14:00 etatik 15:00 etara.
3.-16:30 etatik 17:00 etara (askaria)
Tailerrak bukatu ondoren eta afaldu ostean, Baratzeko Astiko Zuzendaria haurrekin datozen irakasleekin egongo da une guztietan gaueko ekintzaren bat prestatzeko eta antolatzeko, Kola-Kao eta ohera joateko ordua zehazteko ….
Gaueko astia igarotzeko Jolasleku bat dugu behar den guztiarekin: telebista, bideoa, musika aparatua, jolasak, liburuak, ipuinak… Dena baliogarria izango da ekintza ezberdinak burutzeko:
1.- Txapelketak
2.- Jai-diskoteka
3.- Zinemaldia
4.- Jolasak
Honez gainera, baldintza klimatologikoak kontutan harturik, Baratzeko kanpoko kirol zelaiak argiztatuak daude, haurrek, nahi ba dute, erabil ditzaten ohera joan arte.