Animales Bizkaia Campamento

Euskal Herriko Baserri Eskola

Baratze ingurumen-hezkuntzarako zentroa da eta haurrentzako udalekuak Bizkaiaren bihotzean dagoen ingurune natural pribilegiatu batean eskeintzen ditugu.

Ikastetxeetarako egonaldiak eskola egutegian

Ikasturtean zehar ikasleekin egonaldi ezberdinak egiteko aukera eskaintzen dizuegu, bi egunetik bost egunera. Baratzeko profesionalek programatutako eta antolatutako egonaldiak dira eta, nahi izanez gero, kultur bisitak eta kirol jarduerak antolatzen dituzte: Santimamiñeko kobazuloak, Bird Center, multiabentura…

Udako kanpamenduak baserri eskolan

Udalekuak oporraldi ezberdin batzuk gozatzeko modu dibertigarrienetako bat dira. Ondo pasatzeak eta ikasteak eskutik helduta joan ahal direlako.

NaturEnglish Camp ingeleraz

Gehiago jakin nahi dut

BARATZE DA:

baratze naturaleza

Natura

Haurrek naturarekin duten harremana ona  izateaz gain, ezinbestekoa da haur  osasuntsu eta zoriontsuak lortzeko.     Naturan jolasten haurrek konturatu gabe ikasten dute

baratze educación

Hezkuntza

Baratzeko egonaldia gure lurraldeko eskualde guztietako ikasleen topagune izan nahi duen hezkuntza esperientzia da. Baratzen, haurrak landako eta natura ingurune paregabean integratzen dira, eta haiek ezagutu, maitatu, errespetatu eta zainduko dute.

baratze ecología

Ekologia

BARATZE Baserri Eskolan burutzen den aurkikuntza-ikaskuntza dinamikaren helburua gizakien eta ingurunearen arteko harremanetan sakontzea da, ingurugiroaren errealitatera eta bere problematikara hurbilketa handiagoa ahalbidetuz. Naturarekiko harremana ezinbestekoa da.

 

Adin bakoitzarako eskolaz kanpoko jarduerak

Nekazaritza eta artisautza lan txikietatik baserriko ingurunea ezagutzeko eta iraunkortasunaz eta ekonomia zirkularraz hitz egiteko, abentura jardueretara kirola eginez gozatzeko. Irteera didaktikoak, historiarekin edo naturarekin lotutako alderdiak ezagutzeko, eta elikagaien tailerrak, adimen logiko matematikoa garatzeko

Baratze – Naturatik ikasi

ELIKAGAIEN XAHUKETA ZERO

Elikagaien xahuketa Zero: Etorkizun Iraunkorrarekiko Konpromisoa Ingurumen kontzientzia eta jasangarritasuna inoiz baino…

colaborador
colaborador
colaborador
colaborador
colaborador
 
colaborador