AURKIBIDEA

1.-     SARRERA

         1.1.- KOKAGUNEA

         1.2.- INSTALAKUNTZAK

2.-     HELBURU OROKORRAK

3.-     EGONALDIA BARATZEN

         3.1.- ANTOLAMENDUA

         3.2.- PROGRAMAZIOA

         3.3.- IRAKASLEEN PAPERA

4.- EKINTZAK. TAILERRAK

         4.1.- LEHEN ALORRA: BALIABIDEAK ETA USTIAPENA

                  NEKAZAL IHARDUERA

                  ABELTZANTZA

         4.2.- BALIABIDE-ERALDAKETA

                  4.2.1.- ELIKAGAIA

                  4.2.2.- ESKULANGINTZA TAILERRA

         4.3.- ERLEGINTZA TAILERRA

         4.4.- LORAGINTZA TAILERRA

         4.5.- PERRETXIKO TAILERRA

         4.6.- IBILBIDE EKOLOGIKOAK:

-        Basoa eta Basopea

-        Oxinako ekosistemak

-        Hegaztiak

4.7.- ZUR LANKETA

4.8.-ANIMAZIO ETA ASTIALDIA

5.-     METODOLOGIA

6.-     BALIABIDEAK

         6.1.- GIZA-BALIABIDEAK

         6.2.- BALIABIDE MATERIALAK. INSTALAKUNTZAK

         6.3.- OSASUNERAKO ZERBITZUAK

 

 

1.-     SARRERA

 

BARATZE Gautegiz Arteagako Udalean kokaturik dago, “Urdaibaiko Babeslekuaren” barne-barnean.

 

            Ingurune honetan Bizkaiko beste tokitan aurkitzen ez diren biotopoak aurki daiteke, eta horiek oinarri hartuko dugu haurren ikasketarako. Historian eta Kulturan aberatsa den lurraldean dugu hau, arrantzan, abeltzantzan eta nekazaritzan tradizioa du; aipaturiko lanbide hauek eskualde honetako euskarri ekonomikoak izan dira hamarkadetan.

 

            Baratzen, aurrera eramaten ditugun Ingurugiro Heziketa programekin, ez dugu alternatiba edukatiboa izan nahi, gizadia eta naturaren arteko erlazio ugari eta zailak ulertzera eramango duen hezkuntza mota bat zabaldu nahi dugu.

 

         BARATZE Baserri-Eskolan egiten den egonaldiak, ikasleentzat gizaki eta ingurune natural arteko bilgunea izatera heldu nahi duen hezkuntza saioa suposatzen du.

            BARATZEN, ikasleak inguru herritar eta natural ezin hobe baten barneratzen dira:, Naturan suertatzen diren fenomenoak eta ingurune eta gizakien arteko erlazioak ohartzen, datuak batzen eta aztertzen eta horren ondorioz konklusioak ateratzen Hau guztia tailer ezberdinen bidez lortzen da, hauen bitartez modu baterakor batera jakinmina eta zaletasuna, ingurugiroko zainketa aktiboa, zehaztasun zientifikoarenganako grina, talde lana, behaketa, ideien argumentazioa eta ondorioen eztabaida bultzatu nahi da.

..

            BARATZE Ingurugiro Heziketa Eskolan aurrera eramaten den hezkuntza lana guztiz baiezkorra da. Alde batetik, kontzeptuzko edukinen ikasketa suposatzen du , gelan baino era erakargarriago batetan,, eta beste alde batetik, DARAMAN JARRERAZKO EDUKINEN BEREGANATZEA, eskolan jasotzen duten hezkuntza prozesurako laguntza oso baliagarria da.

 

            Guzti hau kontutan hartzen eta honez gain igarotako 11 urteak eta 55.000 haur baino gehiagok emandako esperientzian luntzaturik eta oinaturrik, haurren egonaldia Baratzen inoiz ahaztuko ez duten abentura bihurtuko dela esan dezakegu inolako beldurrik gabe eta honekin batera, hezkuntza lanerako laguntza estimagaitza.

 

1.1.- KOKAGUNEA

 

            BARATZE Baserri-Eskola Oxina baserrian kokatuta aurkitzen da. Bizkaian, Gautegiz Arteagan dagoen Basetxetas auzunean eta “Urdaibaiko Babeslekua”-ren barnean.

 

            Gure esperientzia edukatiboa aurrera eraman ahal izateko, itsasadarra, hondartzak eta urtokiak edo itsaspadurak, arte hostotsuko basoak eta mendi baxua, haritz eta gaztainondoz osaturiko bertako basoak, inguruko pinadi zabalak, aberetza ugaria eta baserria inguratzen dituen nekazaritza eta abeltzantza esplotazio eremuak, guztiz errepika ezina iruditzen zaigun ingurugiroa eskaintzen digute.

 

 


 

 

 


1.2.- INSTALAKUNTZAK

 

            Baratze 87.000 m2-ko lursail batean eraikita dago, ondoren aipatzen den eran banaturik aurkitzen delarik:

 

§       50.000 m2-ko orturako, aledun zuhaitzetarrako eta astialdi eremuetarako erabiltzen da.

 

§       Haritzez eta gaztaindoz osaturiko 27.000 m2-ko basoa

 

§       10.000 m2-ko mendia

 

ERAIKUNTZAK

 

BASERRIA:                    Dituen hiru solairuak, ondoren azalduriko moduan daude:

Beheko solairua: sukaldea, jantokia, irakasle gela, garbitokia, bulegoa...

                                      1. solairua: Haurren logelak eta garbigelak, eta irakasleen logela

2. solairua: Irakasleen logelak, komuna eta dutxekin, liburutegia, eta haurren logelak.

Ganbara

 

PABILIOIA:                  Jantokiarekin bat egiten duen nabe zabal bat da, beraz , baserriaren atzekaldeari erantsirik dago. Bertan, aurki daitezke Haur Hezkuntzako tailerra, Ekologia-Hegaztiak, Perretxikoak, Jolaslekua, eta komunak

 

IKUILUA:                      Atzekaldean kokaturik dagoen 2 solairutako eraikuntza. Hemen abereen ikullua dago (behia txalekin, ardiak, ahuntzak, astoa, untxiak, oilotegia, zaldiak, txerriak, antzarrak,, ahateak,....) . Goikaldean aberren pentsuak, lanabesak... biltzen dira. Baita ere Eskulangintza tialerra eta Janarien eraldaketa tailerra daude.

 

NEGUTEGIAK:              850 m2-ko negutegi bi; lehenengoa, barazkien produkziora dedikaturik dago, eta bigarrena, berriz, loragintza tailerrena.

 

2.- HELBURU OROKORRAK

 

            BARATZE Baserri-Eskolan erabiltzen den aurkikuntza dinamikak, gizakiaren eta inguruaren arteko erlazioetan sakontzea helburu dauka, ingurugiroko errealitatera eta honen arazoetara hurbiltze handiago baten alde lan eginez.

 

Kontextu hau delarik, ondoko helburu orokorrak propostzen ditugu:

·       Euskera eta Euskal kulturq gure herriko espresio bide lez erabili eta potentziatu.

 

·       Gure ingurunea : “Urdaibaiko Babeslekua” ezagutu

 

·       Inguru herritar eta naturalari hurbilpen objetiboa eta orokortua.

 

·       Natur Zientzien oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta ulertzea, bizi garen munduaren interpretazio zientifikoan aurrera egin ahal izateko eta natura ezagutzeaz gozatzeko, eta horiek erabilita fenomeno natural naguziak azaltzea eta aplikazio teknologikoen analisia burutzea, aplikazio teknologikoek duten eragina baloratuz.

 

·       Elementu fisiko nahiz izaki bizidunen gain ditugun ezagutzak erabiltzea naturaz gozatzeko eta, halaber, ingurugiroa zaindu eta hobetzeko ekintzak proposatu, baloratu eta bultzatzea.

 

·       Iharduerak taldean planifikatzen eta burutzen laguntzea, norberak egindako ekarpenak eta besteenak baloratuz.

·       Ingurugiroko errealitatearen alderdi guztiekin:sensoriala, bizikoia, estetikoa, ludikoarekin...bat egin; honen bidez naturaren eta gertakizun soziokulturalen arteko intererlazioa ezagutzera heltzeko.

·       Azterketa, oharpen eta ikerkuntza gaitasuna potentziatu, inguruko aldaketa baikorretarako ikasleak prestatuz.

·       Lan teknika ezberdinetara haurrak hurbildu: produktiboak, artesanalak, zientifikoak,e.a....

·       Naturarekiko errespetoa zabaldu, honen iraupen lanean eta iraupenean ere parte harturik.

 

 

3.- EGONALDIA BARATZEN

 

            Baratzen egiten den egonaldiak eremu industrialetako eskola ikasleentzat, bereziki, bilgunea izatera heldu nahi duen hezkuntza saioa suposatzen du. Baratzen ikasleek ezagutu, errespetatu eta zainduko duten inguru herritar eta natural ezin hobe baten barneratzeko aukera dute.

 

            Baserri-Eskolan aurrera eramaten den hezkuntza lana guztiz baikorra dela inolako dudarik gabe baeztatzeko gai gara; alde batetik, ikasleentzat ezezaguna den mundu berri baten esperientzia bizi-bizia eta erakargarria baita, eta beste alde batetik, Hezkuntza prozesurako laguntza oso baliogarria baita.

 

            EKINTZA eustarriak banetako esanahia har dezan, Baserri-Eskola girorik onena bilakatzen da, oinarri zientifikoak beti kontutan harturik, esperimentazio zuzena egiteko aukera ematen du eta.

 

3.1.- ANTOLAMENDUA

 

            Baserri-Eskoletako irakasleaek ikasleak errezibitzen dituzte, ondoren ordutegia, egingo dituzten ekintzak azalduz batera eduki ditzaketen galdera eta keska guztiei erantzuna emango zaizkie. Bitartean berauen irakasleak arduradunekin programazioa eta egonaldiko antolaketarekin zerikusia duten aspektuak berrikusteko bilduko dira. Momentu hau egokiagoak eta eskolako programazioarekin erlazionatuagorik deritzaten lan gaiak zehazteko unea izango da.

 

            Ikasleek maletak geletan utzi eta gero , 15-etik 20 arteko haur taldeak osatzen dira Baserri-eskolako ekintzetan parte hartzeko, taldeak Baratzen egingo den egonaldi osoan mantenduko dira, baserriko irakasleak, ordea, ekitaldiaren arabera aldatuz joango dira.

 

            Ordutegiak urtaroaren etataldeko haurren adinaren arabera alda daitezke, hala ere, gehienetan aurrera eramaten den eskema honako hau da:

 

·       8:00                      Jeiki, norbera bere buruko eta gelako garbiketa.

·       9:00                      Gosaria

·       9:30                      Tailerrak

·       11:00                     Astialdia

·       11:30                     Tailerrak

·       13:00                     Bazkaria

·       14:00                     Astialdia

·       15:00                     Tailerrak

·       16:30                     Askaria

·       17:00                     Tailerrak

·       18:30                     Astialdia

·       19:00                     Afaria

·       20:00                    Astialdia

·       21:30???    Kola-kao beroa eta ohera

 

3.2.- PROGRAMAZIOA

 

            Haurrek, Baratzen dauden bitartean, adinaren edo duten nibelaren eta egonaldiko iraupenaren arabera era ezberdinean banaturik egongo diren ekintza batzuk talde txikitan egiteko aukera izango dute.

 

ASTERDIKO EGONALDIA

Astelehenetik Asteazkenera

 

Sarrera:                      Astelehena 10:30-etan

Irteera:                       Asteazkena 14:30-etan

Tailerrak:                    8 tailer ordu t`erdikoak

 

Asteazkenetik Ostiralera

 

Sarrera:                      Asteazkena 15:00-etan

Irteera:                       Ostirala 17:00-etan

Tailerrak:                    8 tailer ordu t`erdikoak

 

ASTEKO EGONALDIA

 

Sarrera:                      Astelehena 10:30-etan

Irteera:                       Ostirala 15:00-etan

Tailerrak:                    16 tailer ordu t `erdikoak

 

            Egonaldia programatzeko orduan klimatologia kontutan izan behar dugu tailerrak ikuspuntu batetik edo bestetik zuzentzeko. Irakaslegoaren eskakizun bat dela eta aldaketaren bat egiten da, orohar, beharkizun kurrikularrak direla medio ematen dira, hots, aktibitateak klasean emandako gaietara egokitzeko.

 

            Baratzeko egonaldian ekintza eta tailer diferenteak burutu ahal izateko, ikasleak talde txikitan banatuak izaten dira.

 

3.3.- IRAKASLEEN PAPERA

 

            BARATZEn egingo den egonaldia eskolako programazioarekin hertsirik lotuta dagoen esperientzia bat izan dadin nahi dugu.

 

            Irakasleen funzio nagusia ikasleen astialdia eta gaueko zainketa da, hala ere, beti edukiko dute gure laguntza ; hau horrela izanik, momentu hauek era honetan banatuko dira:

 

            Ikasleekin etortzen diren irakasleek zaindu behar dute:

 

JANTOKIA (Gosaria- bazkaria- afaria)

GOIZEKO ASTIALDIA (11:00 – 11:30)

ASKARIAREN ASTIALDIA (16:30-17:00)

 

            Baratzeko irakaslegoak eguerdiko eta afal osteko astialdia zainduko dute, ikasleekin datozen irakasleek lasai jan dezaketen irakasleen gelan.

 

            Baratzeko Astiko Zuzendariak, gauerako antolatu nahi izan dezaketen edozein ekintza edo jaietarako ideiak eman diezaizkieke eta daukagun material guztiak erabil ditzakete.

 

            Une guztietan, ager daitekeen edozein arazo bateri aurre egiteko, Baserri-Eskolako arduradun bat egongo da., hala ere, gauez irakasleak izango dira ikasleen azken erantzuleak.

 

            Ekintzak burutzen diren bitartean, irakasleek bideoa edo argazkiak ateratzeko edo tailerrak nola burutzen diren ikusteko, joateko aukera daukate edozein momentuan.

 

 

4.- EKINTZAK – TAILERRAK

 

4.1.- LEHENENGO ALORRA: BALIABIDEAL ETA USTIAPENA

 

            Tailer honekin baliabide naturalen erabilpen erak hustirakuntza eta banaketa analizatu nahi da eta baita ere, mekanismo sozioekonomikoen funtzionamendua eta ondorengo arazoak.

 

Ondorioz, gizarteko ekonomi organizazio oinarri lez, abeltzantza eta nekazaritza ekintzak eta lehenengo alorra ezagutu ditzaten saiatuko gara. Honekin batera Euskal Herriko nekazal espazioek, nekazaritzak eta abeltzantzak bizi dituen arazoak.

 

 

Egonaldia egiten den urtaroaren arabera, Baratze baserri eskolak ematen dituen nekazaritza zein abeltzantza lan aukerak oso handiak dira, gure ortua eta ikuilua laborategi bizia, hau da, ikaskuntza eta ikerketa gunea, izan dadin nahi dugu batez ere. Prozesu guztiaren ikuspegi global bat ematean datza, kanpoko ortua, negutegi oso zabala, abereentzako ikuilua eta larreak ditugula baliatuz.

           

Ondoko oinarrizko helburuak marka ditzakegu:

 

·       Ikaslea nekazal produkzioari hurbildu, ESPERIMENTATZEN eta ezagutza teorikoak ezezik praktikoak ere eskuratu, haurrak eurak bait dira lana egiten dutenak ikaskuntza osostu bat lortuz

·       Lehenengo alorra baloratu eta Planetako baliabide guztiak erabili eta agortzearen ondorioz sortuko liratekeen arazoen berri eman. .

·       Iharduera honek inguru naturalean eragiten dituen aldaketak aztertu. Baita ere, horren ondorioz sortzen diren paisaiaren aldaketak eta sistemaren oreka naturala nola ukitzen duten.

·       Espezie ezberdinak eta hauen lantze mota, ezaugarriak, beharrak,... ezagutu.

 

·       Umearengan sentsibilitatea piztu, haurrak berak barnean, inguru bizi horri buruzko sentsibilitatea, hain zuzen ere

·       Gure bizitzarako eta landaretzaren bizitzarako inguru materialak: urak, lurrak eta eguzkiak duten garrantziaz jabetu.

·       Nekazal lan teknikak eta egiteko behar diren lanabesak ezagutu

·       Aurrerapen teknologikoek Historiaren zehar, izan duten garrantzia lanabesen eta tekniken eboluziorako..

·       Lana eta lankidetza duen garrantsia baloratu.

 

4.2.- BALIABIDE ERALDAKETA

 

Ingurune, abeltzantza eta nekazal ustiapenaren ondoroz lortutako lehengaien erakdaketa eta kontsumoa aztertzeko, atal honetan sartzen ditugun bi tailer aurrera eramaten dira: janarien eraldaketa eta eskulangintza. Baliabide eraldaketa bigarren alorraren parte bezala, eta ondorioz industriakoa, tailer hauetan aztertu nahi da.. Honetaz gain bilakaera historikoa, baserriko auto-ornikuntzari lotuta dauden artisanal prozeduretatik gaurko industria przeduraraino ikusiko dute.

 

4.2.1.- ELIKAGAIAK

 

      Tailer hau burutzean, ikasleari nekazal arloko sektore produktiboaren eta lehengaien kontsumoa, jasotzen dituzten eraldaketaren prosezu guztiak aztertuz.. Orokorrean, ikasleek bere elikapenari buruzko gauza nahiko ez dituztela ezagutzen esan dezakegu. Dena aurretik prestatuta eta paketetan bilduta erosten da, era honetan elikagaiek hasieratik jasan duten hainbat pausuen jarraipena ez da egiten.

 

      Tailer honetan, haurrek baratzan, kortan eta inguru naturalean lorturiko gaiak erabiltzen dituzte; horretarako, beraiek batutako lehengaiak erabiliz, gero jango diren elikagaiak prestatuko dituzte: ogiak, esnekiak, gozokiak,...

 

      Tailerrean burutzen diren aktibitate batzuk ondoko hauek dira:

 

-       Nekazal gaien batuketa garaietan, konpotak eta kontserbak egin, produktu bakoitzari hobeto dagokion sistema kontutan izanik.

-       Abereen ugalketa garaian, esnea ugari dagoenean esnetik daribatutako produktuak egiten dira (gaztaiak, yogurtak, adibidez) horrela, hartzialdi prozesua ezagutzen hasiko dira.

-       Ogia, taloa, madalenak, bizkotxoak... ,labore ezberdinen irina erabiliz, egin.

 

4.2.2.- ESKULANGINTZA TAILERRA

 

            Tailer honen bidez, daukagun ideia ikasleek beharrezko lehengai ezberdinak non lortzen ditugun jakin dezatela da, hauen lorpenean parte hartuz eta gero beraien sortzerako eta eskulanerako trebetasuna garatzen duten heinean objetu ezberdinak ekoiztuz. Era honen bidez umeak eskulangintzaren inguru naturalaren eta nekazaritza-abeltzantzaren artean dagoen erlazio hertsia bere kabuz ikusteko okasioa izango dute.

 

            Helburu garrantzitsuenak ondoko hauek dira:

 

-       Euskal Herriko eskulangintzaren historia eta prozesua ikasleari hurbildu.

-       Lan ezberdinak eginez, esku trebetasuna, abiltasuna, imaginazioa, sentsibilitatea eta sortzailetasuna garatu.

-       Prozedura arteasanalak ezagutu eta ezberdindu, geroxeago prozedura industrialekin konparatzeko. Prozedura bakoitzak aurkezten dituen abantaietan eta eragozpenetan sakondu.

-       Objetuak egiterakoan erabiliak izango diren lehengaien lorpenean lagundu eta ezagutu.

 

 

Tailerrean egingo diren ekintzak ugariak dira: Otargintza, artilea, makramea, artaburuzko lanak, kandelak, artahia, paper-orea,...

 

4.3.- ERLEGINTZA TAILERRA

 

            Tailer honen bidez, ikasleek erleen mundu zoragarria ezagutzeko aukera izango dute; baita ere, haiengandik nola lortzen ditugun produktu guztiak ikasiko dute: eztia eta argizaria.

 

            Erlegintza tailerrean burutzen diren ekintzak hiru motatakoak dira:

 

1. EKINTZA:            Eztia:                      Baserriko produktu bat da; ezti motak erleen janariaren arabera, eta azkenean, eztiaren ezaugarriak jangai bezala.

 

                                   Eztigileak:               Erle motak ikusiko dituzte, beraien anatomia, bakoitzaren betebeharrak eta ertaldearen erakuntza urtean zehar.

 

                                   Erlezantza:             Erlezainaren tresnak, erlauntza eta bere atalak, erletokiaren kokapena eta erlezainaren lanak, urtaroz urtaro.

 

2. EKINTZA:               Erle-loreak:             Loreen garrantzia erleen jangai iturriak direnez ikusiko dute, loreen atalak eta erleei eskaintzen dizkieten produktuak ere, eta era berean, poleneztapena.

 

3. EKINTZA:               Erlegana:!!!               Urtaroaren arabera, erlauntzetan egingo duten lana azalduko die.

                                                                  Piztu kea, mozorroa jantzi eta erlauntzetara ¡

 

Erleekin lan egin eta gero, birpasaketa moduan, erleei buruzko bideoa ikusiko dute.

 

4.4.- LORAGINTZA TAILERRA

 

            Tailer honek lore eta landareen mundua ikasleei erakusteko burutzen da, beraien papera baserriaren barruan ezagutzeko eta mota ezberdinak ikusteko, beraien beharrak eta garapena.

 

            Lanak ez dira burutzen bakarrik negutegi barruan landare apaingarriekin, kanpoko lorategietan ere lan egiten dute.

 

            Ez dugu lore kopuru handia lortu nahi, baizik eta arlo hau ezagutu eta beste ekintzekin erlazioa ikusi, beste esperientzia baten bidez.

 

            Helburu orokorrak ondoko hauek dira:

 

-       Landare eta loreen atalak ezagutu

-       Landare eta loreen baliotasuna faktore apingarri bezala ikusi eta beraien garapena ohartu.

-       Landare mota ezberdinak eta beraien beharrak ikusi.

-       Lurra, eguzkia, ura eta negutegiaren garrantzia baloratu.

-       Lorategian lan teknika ezberdinak ikasi.

-       Landare apaingarri eta gizakiaren artean dagoen erlazioa ikusi.

 

4.5.- PERRETXIKO TAILERRA

 

            Tailer honen bidez, ikaslea onddoen mundu zoragarriari hurbiltzea lortu nahi dugu: onddoak, beraien ezaugarriak, motak, bizilekuak, Beraien bizitza-zikloa: hazkuntza etaeloluzioa, bizidunen sailkapenaren barruan kokapena,etabar....

 

            Tailer hau burutzeko gela bat daukagu behar diren tresna guztiekin.: grafikak, mikroskopioa, lupa, onddoen mota ezberdinak poteetan kontserbatuak urte osoan zehar ikasteko, bertoko onddoen fitxak,...

 

            Lortu nahi ditugun helburuak ondoko hauek dira:

 

-       Onddoen mundua ezagutu, prozesu industriala eta basoko espezieak ezberdintzen.

-       Onddoen sailkapena ikasi, nola den:                     - Tankera

                                                                                              - Jangai ala ez

-       Bizilekua.

-       Birsorkuntza zikoa ikusi. Esporak mikroskopioz ikusterazi.

-       Ibilbide baten bidez, urtaro ezberdinetan, bertoko onddoak ikusi eta batu.

-       Gelan, ikusitako guztia zehaztu fitxa bat eginez.

 

4.6.- IBILBIDE EKOLOGIKOAK

 

        Ibilbideak menditik edo zelaitik zehar egiten dira, baina, aldez aurretik duten garrantzia didaktikoaren arabera eta ikuspegi ezberdin bi kontutan izanik , hautatuak izan dira:

 

-       Alde batetik, ibilbide hauen bidez ikasleei Ingurugiroko aspektu zehatzen ezagupenean barneratu nahi zaie eta era berean, gizonen aktibitate ezberdinen arteko intererlazioaren ezagutzan eta inguruko aldaketan duen erantzunkizunetan baita ere.

-       Hezkuntza ofizialari lortezinak egiten zaizkion baliabide batzuei esker ikasketa plan ofizialek azpimarratutako oinarriak konplementatzen dituzten lan eta ikasketa baseak betetzen saiatzen da.

 

            Ez dira irakasleak ikaslearen aurrean agertzen den guztia azaltzeko erabiltzen diren txango arruntak, baizik eta beraien obserbazio gaitasuna esnatzea lortu nahi dugu, experimentaziora, ikerkuntzara eta ondorioen lorpenera hel daitezen.

 

            Ikuspegi honetatik, lortu nahi ditugun helburuak hauexek dira: