Usaindu,
ukitu, ikusi, aditu, dastatu... Natur errealitateak eskaintzen dituen esperientziak
sakon bizi eta sentitu. Horixe bera da helburu nagusia. Irakaskuntza eraginkorrena
atsegin eta entretenigarria da. Eta horrelakoxeak dira Baratzeko jarduerak
Haziak
landatu, ureztatu, ezagutu eta bereiztu, inausi, lore aldaera guzti-guztiak
ezagutu. Kolorea eta usaina dira protagonistak.
Gure
basoetako egurra mota guztietako objektu eta altzari bilaka daitekeela hurbiletik
ezagutzea.
Jetzi, jaten eman, mota guztietako animalien beharrizanak, ingurunea, bizimodua
eta arauak ezagutu.
Onddo
mota guztiak, euren kolore eta zaporeak ezagutu, aberastasun eta aniztasunez
hornituriko ingurunean.
Ikasi
eta jolastea baterakorrak dira, haurrentzat bereziki pentsatutako kanta eta
jarduerei esker.
Buztina
modelatu, margotu, eskuz lan egin, haurren trebetasunak eta sormena garatuz.
Landareen
hazkunde zikloak ezagutu, haziak ereiten direnetik, otuko fruituak jaso arte.
Elikagaiak
transformatzeko mintegian, umeek ogia, gazta, galletak eta bestelako elikagaiak
egiten ikasten dute, Baratzeko ortuan bildutako produktuak lehengaia izanik.
Deskubritzeke dagoen mundua.
Erleen
bizitza zoragarria, ezti produkzioa, zelan bildu eta babestu. Eztiaren zaporea.
Haizea
eta eguzkia, energi iturriak. Zelan erabili eta aprobetxatu. Ekologiari buruzko
ikasgai ederra.