
Aitzindariak gara. Hezkuntza ikuspegi berri bati ekin diogu, errotik. Eta gure ustez, profesional adituek baino ezin dute kalitate pedagogikoa eskaini. Ziurtatutako esperientzia duten hamahiru profesionalek osatzen dute gure pedagogi taldea. Ia 100.000 ume eta gaztek bizi dute esperientzia gure Ingurumen Hezkuntzako Etxean. Giza baliabideez gainera, gainontzeko baliabideak ere beharrezkoak dira. Baratzek baliabideok eskaintzen dizkizu zehaztasun guztiekin, esaterako, instalazioak, baserria, lurrak, mintegiak eta ingurumariak. Lurrean bertan bakarrik ikas daitekeena bizi eta ikasteko kalitateko mundua. Baratzeko ikasgela irekian.
Pedagogi proiektua
Baratzeko egonaldi programak, funtsean, eskolako curriculum proiektu baten zatiak edo eskolaz kanpoko jarduera osagarriak dira. Halaber, alternatiba ludiko edo astialdiko alternatiba gisa defini daitezke. Dena den, eta ikastetxeetako arduradunekin adostu eta gero, kasuan kasuko programa berezia diseina dezakegu.





