sarrera |
ingurua |
zentzuak |
ikasgela irekia |
udalekuak |
nola heldu |
Elantxobeko
arrantza-portua
Bizkaiko kostaldeko
txokorik xarmangarri eta fotogenikoenetako bat. Olatuak arroketan haustea
ikustea liluragarria eta ahaztezina da.
Urdaibaiko paradisua
Bizkaiko
lekurik ederrenetako batean. Gernikako itsasadarreko padurako ertzetan,
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdigunean bertan. Inguraturik gaude. Hondartza,
ibai eta mendiek, baso, amildegi eta padurek inguraturik. Hegazti askoren,
eta zuhaitz eta animalia anitzen bizitokia da.
Bermeoko
Arrantzale Museoa
Ertzilla
Dorrean dago, eta berori bisitatzea ezinbestekoa da arrantzaleen bizimodu eta
lan nekagarria ezagutzeko; bertan, tresna, grafiko eta itsasontzi ugari ikusi
ahal izango ditugu.
Santimamiñe
eta Omako basoa
Kortezubiko
Santimamiñe kobazuloetako ibilbidea 800 metrokoa da; Bizkaiko labar-artearen
eredu nagusia da, eta bertan, kalitate handiko pinturak daude ikusgai. Omako
basoan, Kortezubin, Agustín Ibarrolak enborretan margotutako pinturak daude
ikusgai. Irudia hitza baino adierazgarriago.
Laidako
hondartza
Harea fin eta garbiko hondartzak. Ibarrangelun
daude. Onenak dira bainua hartu eta surfean aritzeko. Laidako hondartzak ³ezkerreko
olaturik onena² ei du.
Gernikako
Batzar Etxea
Gernikako
Arbola eta Batzar Etxea euskal askatasunen ikurrak dira. Bertan, mendez mende
egin dira Bizkaiko Batzar Nagusiak, eta foruak zin egin..