natura
ingurua
zentzuak
ikasgela irekia
udalekuak
nola heldu
Hauxe da Baratzeren bihotza. Gure baserria. Ehun urte bete dituena. Hementxe hasten da dena. 1.000 metro koadro baino gehiagoko azalera berriztatu eta argitsu honen gainean, 120 ikasle erraz har ditzakeen hedadura honetan. Beheko solairuan oinarrizko zerbitzuak daude: sukaldeak, jantokiak, garbitegiak, irakasleen gela eta idazkaritza. Goiko solairuan 10 edo 20 oherentzako lekua duten logelak eta bainugelak daude. Instalazio erantsietan ondokoak daude besteak beste: joko-gela handi bat, futbol eta saskibaloi zelaiak, igerilekua eta bideo-gela. Eta, jakina, tailerrak, ukuiluak eta negutegiak ere baditugu, non bizitzaren miraria begietaratuko baitzaizu. Gure finka Gautegiz–Arteagako Basetxeta auzoan dago. 87.000 metro koadroko hedadura du eta, baserria eta gainerako instalazioez gain, zelaiak, basoak eta mendia ere barne hartzen ditu; horrek guztiak osatzen du Baratze izeneko mundu bereizi hau.