
BARATZE Baserri-Eskolak nekazal arloan eskaintzen dituen lan aukerak (haurren adinaren edo egonaldia egiten den urtaroaren arabera) oso zabalak dira. Nekazal gaiak urtaro bakoitzean eskatzen dituzten zainketa etaatentzio ezberdin gehienak ikasleen laguntzarekin aurrera eraman daitezke, beti ere, talde bakoitzeko ezaugarri konkretuak kontutan hartzen.
Haur guztiek taldetan banaturik, baratzaren lan ezberdin guztiak beteko dute, denek esperientzia berdinak burutzeko.
Lanari ekin baino lehen, baratzarekin lehen kontaktua eta ezagutza batekin hasiko da, produktu ezberdinak antzemanez eta zein garapen unean dauden ikusiz.
Gure baratza laborategi bizi bat izan dadila nahi dugu, hau da, ikasteko eta ikertzeko toki bat. Kanpoko baratza eta negutegi zabalek ematen dizkiguten aukera izugarriak aprobetxatuz, prozesu osoko ikuspen globala ematea lortu nahi dugu.
BARATZE BASERRI ESKOLA
Caserío Muruetagane. Barrio Basetxetas.GAUTEGIZ-ARTEAGA. BIZKAIA Teléfono 94 625 56 06 Fax 94 627 00 44