Versión castellano

instalazioak

Hau Baratzeko bihotza da. Gure baserria. 150 urte baino gehiagoko bizitzaz. Dena hemen hasten da. Guztiz berregina eta argitsua den eraikuntza 1000 m2-ko honetan, 120 ikasle har ditzakegu. Beheko solairuan oinarrizko zerbitzuak aurkitzen dira: sukaldea, jangela, komunak eta garbitokia; honekin batera irakasleen gela eta idazkaritza. Goiko solairuetan logelak (12-20 bitarteko oheekin) eta bainugelak daude. Ondoko instalazioetan jolastoki eder bat, futbol zelaia, zazki-baloi zelaia, bideo gela, etabar…aurki daitezke. Eta bizitzaren miraria, haurrei jakinarazten zaien tailer, ukuilu eta negutegiak ahaztu gabe.

Gure baserria Gautegiz Arteagako Basetxetas auzunean kokatzen da. 87.000 m2-ko zabaleran, baserria eta beste instalazio guztiak daude. Honekin batera , inguruko zelai, baso eta mendiek, Baratze izeneko mundu magiko hau osotzen dute.




360 graduko ikuspegiaren logotipoa Kanpokaldeko 360º ikuspegia
Jantokiaren 360º ikuspegia

*360º-ko ikuspegi panoramikoa ikusteko ezinbestekoa da Quick Time instalatuta izatea. Quick time jaitzi eta instalatzeko lotura





contactar contactar

BARATZE BASERRI ESKOLA
Caserío Muruetagane. Barrio Basetxetas.GAUTEGIZ-ARTEAGA. BIZKAIA Teléfono 94 625 56 06 Fax 94 627 00 44

Web mapa