Versión castellano

azala

Ba zen behin,  zaratatik urrundutako itsasbazter eder bat. Toki liluragarri hau Gernikako erreka, hondartza, ibai, mendi, baso, itsasadar eta padurez inguratuta zegoen. Urdaibai izenez ezaguna, Bizkaiko kostaldean kokatutako Biosferako Erreserba zen, herrialde honen harribitxia. Bertan zuhaitz mota ezberdinez betetako basoetan hegazti eta animali asko bizitzera  gelditu ziren.  Inguru horretara hurbiltzen zirenak harrituta itzultzen ziren. Hala ere, naturak eskainitako altxor honetaz gehien gozatzen zutenak Oxinako haran txikira gerturatutako haur guztiak ziren.


Ezkututako Oxinako kubeta horretan Baratze izeneko baserria zegoen. Urtero bertaratutako milaka lagun abentura zoragarriak bizitzera etortzen ziren. Lurra lantzen eta etxe-abereak zaintzen irakasten zizkieten bitartean, jolasean, dantzan, korrika eta kantuka besteekin elkarbizitzen  ikasten zuten.






contactar contactar

BARATZE BASERRI ESKOLA
Oxina Baserria. Basetxetas Auzoa, 3. 48314 Gautegiz Arteaga. BIZKAIA Telefonoa 94 625 56 06 Faxa 94 627 00 44

Web mapa