Versión castellano

ikastetxeak


BARATZE Baserri-Eskolan erabiltzen den aurkikuntza dinamikak, gizakiaren eta inguruaren arteko erlazioetan sakontzea  helburu dauka, ingurugiroko errealitatera eta honen arazoetara hurbiltze handiago baten alde lan eginez. Holan, oinarrizko gaitasun orokorrak lortzeari laguntzen dio: Arduraz bizitzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea,  komunikatzen ikastea,  elkarrekin bizitzen ikastea, pertsona gisa garatzen ikastea, egiten eta ekiten ikastea

Ingurunearekiko harremanak honako honetaz konturatzea dakar: gizakiaren presentziak, haren jarduerek, eragiten dituen eraldaketek eta hortik sortzen diren paisaiek lurraldean eragina dute, eta giza talde guztiek izan behar dute garapena baliatzeko aukera; garapen horrek iraunkorra izan beharko du nahitaez. Ondorioz, era nabarian laguntzen zaio iraunkortasunerako  hezkuntzari; izan ere, honako hauek bultzatzen dituzten trebetasunak eta gaitasunak garatzen ditu: baliabide naturalak modu arduratsuan  erabiltzea, arrazoiz kontsumitzea eta mundu mailako zein belaunaldien arteko elkartasuna.



Dokumentuak ikastetxeentzat

Hurrengo zerrendan zure zalantzak argitzeko balio duten dokumentuak aurkituko dituzu: Ikasleek ekarri behar dituzten gauzak, egonaldien antolaketa eta ekintzen txostenak. Erretserbak telefonoz egin daitezke urte osoaren zehar. Dokumentuak ikastetxeentzat buruz informazio gehiago


contactar contactar

BARATZE BASERRI ESKOLA
Caserío Muruetagane. Barrio Basetxetas.GAUTEGIZ-ARTEAGA. BIZKAIA Teléfono 94 625 56 06 Fax 94 627 00 44

Web mapa