UDALEKUAK 2019 Baratze

Ubicados en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai en la comarca vizcaína de Busturialdea, en el País Vasco, contamos con un equipo de profesionales y unas instalaciones de primer nivel.

UDALEKUAK 2019 BARATZE

udalekuak 2019Udalekuak 2019 Baratze: Udalekuak prestatzerakoan kontu handiz egiten dugu eta dena prest daukagu. Umeek Naturan bizi eta jolastuko dute . Egun hauetan haiek protagonistak izango dira; guretzat ume bakoitza bakarra da eta gure helburu nagusiena hauxe izango da: Ume bakoitzak zoriuntsu izatea. Naturan gauza asko ikasiko dute baita eta jolasten ikasiko dute den dena. Gainera beraien ondoan  momentu guztietan gu egongo gara beti, prest lagunztaeko eta zaintzeko. Ongi etorri Baratzera

Helburuak

Gure helburu nagusiak hauek direla esan genezake:

  1. Umeen adimen eta zentzumenak estimulatzea.
  2. Umeen behar, interes, ezagutza eta adimen guztiei erantzuna ematea.
  3. Elkarbizitzarako balioak sustatzea.
  4. Naturarekiko errespetua, gozamena eta maitasuna bultzatzea.
  5. Euskara/ingelera komunikazio-tresna gisa erabiltzea.

Udalekuen antolaketa

Autobusak goizeko 11:00etan Bilbotik ateratzen dira. Umeen jatorria ikusi ostean, beste leku batzuetara bidaltzerik dago.

Txanda guztietan hurrengo programazioa jarraituko dugu:

Goizero kiroletan arituko gara. Padel , abenturapark  eta Ur kirolak

.

  • Padel Bizkaiaren jarztapenetan (hemendik ordu erdiko bidaia) mailaren arabera banandurik kirol hau ezagutzeko aukera izango dute. Padel kirola psikomotrizitatea garatzeko aproposa da eta ez du behar inolako gorputz indarra.
  • Laidan edo Lekeition UR URDAIBAI-ko monitoreekin, multiabentura,bereziki, ur kirolak: surf, arraunketa, kanoak, Stand Up Padel, BigSUP.
  • Mendexan, Abentura Park, Multiabentura egiteko: Rapel, Tirolina, tunelak, etabar.

Lehenengo eguna

Lehenengo eguna oso garrantzitzua da taldea sendotzeko. Egun horretan ez daude astialdiak umeak ez ibiltzeko patiotik ezer egin gabe eta bakarrik. Momentu guztietan taldearekin daude, elkar ezagutzeko eta beraien begiralea ere ezagutzeko.

Momentu aproposena da persona arteko adimena garatzeko. Gurasoek Baratzera deitzeko aukera daukate umetaz galdetzeko, baina txikiak direnean ez da oso komenigarria beraiekin berba egitea, hobeto monitorearekin hitz egiten badute.

Umeek gure telefonotik deitzeko aukera daukate beti, horrexegatik sakeleko telefonoak ez dira beharrezkoak eta komenigarriak ere ez. Edozein gertaera suertatuz gero telefonoz deituko dizuegu.

Egunero webgunean, atal pribatuan (pasahitzaz babestua) argazkiak zintzilikatuko ditugu zuek egin dutena ikusteko. Pasahitza mailez bidaliko dizuegu.

 Begiraleen papera

  • Egun hauetan begirale bakoitzak bere umeentzat erreferentzi bakarra da. Berak umeak zainduko ditu momento guztietan eta beraien gauzaz arduratuko da:  goizero logela txukunduko dute, arropa eta bakoitzaren gauzak batuko ditzute, egunero dutxatuko dira, botikaz arduratuko da, eta gauez logeletan umeak lokartu harte beraiekin egongo da. Egunean zehar programatuta dauden astiko ekintzak haiek ere burutuko dituzte.Baratzen garbitzaile eta garbitokia daukagu edozein momentuan behar izanez gero arropa garbitzeko, holan umeak beti txukun ibiliko dira.Baratzeko irakaslekoak 28 urte baino gehiagoko experientzia daukate, beraz oso kalifikatua da proramzazioa prestatzeko, antolaketa egiteko eta begiraleei lagundu, zuzendu eta ikuskatzeko, umeak ondo zainduta egon daitezela bermatzeko eta jarduera bakoitzaz goza dezaten. Baratze-ko talde pedagogikoak eragin bakoitzaren jakinaren gainean egon behar du hura ebatzi ahal izateko.

    Ez galdu denbora eta apunta zaitez

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude