AURKIBIDEA

         AURKEZPENA

1.- HELBURU OROKORRAK

         1.1.- Nortasuna eta Beregaintasuna

         1.2.- Ingurune Fisiko eta Soziala

         1.3.- Komunikazioa eta Errepresentazioa

2.- ORDUTEGIA

3.- TALDEEN ANTOLAKETA

         3.1.- Tutorearen papera

4.- “GURE PROTAGONISTA”

5.- HAUR HEZKUNTZAKO TAILERRA: “URTAROAK”

6.- TAILERRAK-EKINTZAK

         6.1.- Sukalde tailerra

         6.2.- Animalien tailerra

         6.3.- Baratza

         6.4.- Eskulangintza

         6.5.- Ibilbideak

7.- JARTZAPENAK

 

 

AURKEZPENA

 

         Baserri-Eskolako pedagogiko taldeak, Haur Hezkuntzako umeentzako proiektu berezia prestatzeko beharra ikusi du.

 

            Umeek, etapa preoperazional honetan bereziki, kontzeptuak, ekintza eta objetuekin berehalako esperientzia zuzena dela medio, ikasten dituzte.

 

            Ezagera iraunkorra da, zuzena eta aktiboa den neurrian; esperientzia hauek senak eta motor sistema esnatzen dituzte eta. Hauek umeari funtsezko ulermena ematen diote, eta geroko etapetan ezageraren oinarria izango da.

 

            Holan, umeen beharrei moldatu ditugu etxeko tokiak, ordutegiak, tailer bakoitzeko “azalpenak”...


 



1.- HELBURU OROKORRAK   

 


            Baratzeko Haur Hezkuntzako egonaldietan, ondorengo helburuak indartzen ditugu:

 

1.1.- Nortasuna eta Beregaintasuna

 

§       Gorputzeko atalak arakatu eta identifikatu

§       Sentzuak kokatu eta beraien betekizunak ezagutu

§       Berezko mugikortasuna, adierazkortasuna eta zentzu ahalbideak aurkitu eta erabili.

§       Higienezko oinarrizko ohiturak autonomoki burutu eta horretarako leku aproposak ongi erabiltzen, ikasi.

 

1.2.- INGURUNE FISIKO ETA SOZIALA

 

§       Jartzapenak, materialak eta Baratzen lan egiten dugunok ezagutu

§       Inguruaren arabera etxe mota desberdinak ikusi. Baserria.

§       Beraien baliabide guztiak erabiltzen hurbil dagoen ingurua aztertu.

§       Paisai mota desberdinak eta hor bizi diren animali eta landare printzipalak identifikatu.

§       Pertsona, animalia eta landareen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak gonbaratu.

§       Gure jokaerak dauzkan ondorioak ingurugiroan aurkitu.

§       Sentzuen bidez aztertu

§       Inguru fisikoaren ezaugarriak eta hor dauden izaki biziak erlazionatu.

§       Gure inguruan, denbora, eguraldia eta gizakiaren bidez, suertatu diren aldaketak ikasi.

§       Paisaiaren atal desberdinak aurkitu eta aztertu; baitaere, animalia eta landareen ezaugarriak eta portaera.

§       Inguru naturalak daukan garrantzia, gizakien bizitzarako baloratu

§       Animalia, landare eta gizakien arteko erlazioa orekatua izan behar dela aurkitu.

 

1.3.- KOMUNIKAZIOA ETA ERREPRESENTAZIOA

 

§       Pertsona, animalia eta landareen garapenaren une desberdinak ordenatu.

§       Plastika emaitzarako tresnak eta materialak erabili.

§       Objetuak gonbaratu eta ordenatu beraien ezaugarrien arabera:kolore, tankera...


 

 


 


2.- ORDUTEGIA

 

8.30.-                            Esnatzeko ordua.

9.00.-                            Gosaria

9.30-9:45.-                   Gaurko eguraldia

9:45-11:00.-                   Tailer

11:00-11:30.-      Astia

11:30-12:45.-      Tailer

                        ---------------------------------------------------------

 

13:15-14:00.-      Bazkaria

14:00-15:00.-      Astia eta biago egiteko aukera

 

15:00-15:15.-      Gure Protagonista

15:15-16:30.-      Tailer

16:30-17:00.-      Askaria

17:00-18:15.-      Tailer

18:15-18:30.-      Gaurko lana amaitzen dugu.

------------------------------------------------------

19:00.-              Afaria

21.00.-¿?                       Lotara

 

 

3.- TALDEEN ANTOLAKETA

 

            umeak Baratzera heldu bezain laster, bi batzar egiten ditugu: bat umeekin eta beste bat irakasleekin.

 

            Umeekin izaten dugun batzarrean:

§       Nortzuk garen , zer egingo dugun eta arauren bat azaltzen diegu

§       Lan taldeak egiten ditugu. Talde bakoitzak txartel bat (animalixto baten marraskia) izango du taldea desberdintzeko. Txartel hauek ume guztiaek eramango dituzte beti guk jakiteko beti zein taldekoak diren eta haiek ez ahazteko eta ez galtzeko.

 

Horretaz aparte, talde bakoitzak izango ditu bi kartel handiak baserriko atarian ipinita umeek ikus ditzatela momentu guztietan.

 

      Kartel hauetan bi gai agertzen dira:

A.- Ordutegia

B.- Eguraldia

 

A.- ORDUTEGIA

 

Marrazki batzuen bidez , umeek momentu guztietan burutuko dituzten ekintzak jakingo dute.

 

B.- EGURALDIA

 

Goizero, talde bakoitzak bere kartelean egun horretako eguraldiari dagozkion txartelak ipiniko ditu.

 


Holan umeek aztertuko dute:

 


§       Zerua: kolorea, hodeiak, eguzkia,.....

§       Airea: Mugitzen da? Haizea dago?

§       Euria egiten du?

§       Tenperatura: ipinita dutenarropa ikusi ondoren asmatuko dute ea bero ala hotza egiten duen.

 

3.1.- TUTOREAREN PAPERA

 

Orokorrean, eskolaz kanpoko ekintzak egiterakoan, Derrigorrezko Hezkuntzako maila guztietako umeentzat, tutorea oso garrantzitsua dela kontutan hartzen badugu, Haur Hezkuntzakoentzat tutorea ordeztezina dela uste dugu, honelako esperientzia batetan.

 

      Honek ez du berak tailerrak egin behar dituela esan nahi. Aldiz, tutorea haiek ezagutzen duten pertsona bakarra da, eta horrexegatik bere papera oinarrizkoa da. Nahi badute, umeekin egon daitezke tailerretan, baina ez da derrigorrezkoa. Une horietan nahi dutena egin dezakete.

 

      Baratzeko irakasleek, umeei non dauden beraien tutoreak esango diete momentu guztietan, inor ez sentitzeko galduta edo abandonatuta.

 

      Jantokian, umeei laguntzea da tutorearen papera; ume guztiak ondo jateko eta behar dutena beti edukitzeko. Eta gero, haiek izango dute jateko denbora irakasleen gelan.

 

      Baita ere, lo egiterakoan, hor egotea oinarrizkoa dela uste dugu. Ez da beraiekin lo egiteko (irakasle logelak dauzkate nahi badute), baizik eta umeak lasai lokartzeko edo laguntzeko erantzi eta janzterakoan.

 

      Era berean, tutoreak goizez lo egiteko sakuak begiratzen ditu, zeintzuk dauden bustita jakiteko eta horrela, guk garbitzen ditugu, gauerako garbi eta lehor egoteko.

 

 

4.- GURE PROTAGONISTA

 

      Egonaldiaren zehar beti izango ditugu momentu batzuk umeak lasaitasunez ikusi dituzten gauzaz hitzegiteko: Nola egin duten lo, nola pasatzen ari diren, ea arazoren bat duten, etabar...

 

      Momentu horietariko bati “Gure protagonista” deitu diogu.

 

      Orain beraien pertsonaiaren marrazkia margozten dute (txarteletan daramaten animalitxoa). Bitartean, animalia horri buruzko ipuin bat entzuten dute.

 

      Holan Baratzen ezagutu zuten animaliaz oroipen bat izango dute etxera eramateko.

 

 

5.- HAUR HEZKUNTZAKO TAILERRA: URTAROAK

 

      Tailer hau adina honetako umeentzat da soilik.

 

      Urtaroei buruzko tailerra da. Honekin umeek gauden urtaroa ezagutzea lortu nahi dugu. Eta aldi berean, urtaroek eragiten dituzten aldaketak.

 

      Tailer honek 3 atal ditu:

 

1)     Motibazioa Urtaroari buruzko ipuin erraz baten bidez, gauden urtaroaren aspektu dezberdinak ikusiko dituzte.

2)     Ikusitako aspektu guztiak, kalean aztertuko ditugu. Baserritik eta basotik ibilalditxo bat egingo dugu aldaketa guztiak ikusteko. Zentzu guztiak erabiliko ditugu: entzumena, usainmena,ikusmena, ikumena...

3)     Denon artean poster edo liburuzka bat laboratuko dugu, margozten, marrazkiak egiten edo Naturan aurkitutako guztia itsasten. Ume guztiek parte hartuko dute.

 

UDAZKENA:    Klasera itzultzen gara

NEGUA:                 Dena lo dago


UDABERRIA:   Dena aldatu da

UDA:            Dena hazten da

UDAZKENA. Dena aldatu da

 

            Hotza egiten du, berokia ipini behar dugu eta euria eta haizea egiten du. Aldaketa zoragarriak gertatu dira: artoa eta sagarrak helduta, basoa hoztoz eta fruitu sikuez beteta eta perretxikoak leku guztietatik atera dira.

 

 

§       Txorien familiak beste lekuetara joateko prestatzen dira

 

§       Baratzan, lurra ereiteko prestatu behar da.

 

§      

Gaua lasterrago heltzen da.

 


NEGUA: Dena lo dago.

 

§       Etxean denbora ematen dugu berogailuak ipinita. Hotza egiten du.

 

§       Abereak korta barruan daude. Ardiak kanpoan egon daitezke artilea daukatelako.

 

§       Insektuak beraien zuloetan daude eta txoriak beste leku epelagoetara joan dira. Basoko animaliak ere lotan edo etxeetan daude.

 

§       Lurra lotan dago, horrexegatik belar gutxi hazten da.

 

§       Zuhaitz batzuk hosto gabe daude

 


UDABERRIA: Dena esnatzen da

§       Egunak luzeagoak dira eta bero egiten duenez, kalean jolas dezakegu.

 

§       Animaliak kalean daude

 

§       Belar asko dago eta belar artean, kolore askotako loreak.

 

§       Belarrean, marrazkiloak, marigorringoak, zizareak, tximeletak, erleak, etabar... aurkitzen ditugu.

 

§       Txoriak itzuli direla eta txoritxikiak jaio direla entzuten dugu.

 

 

§       Zuhaitzak hosto berde eta lorez beterik daude

 

UDA: Dena hazten da

 

§       Udan atseden hartzen dugu: kaletik, menditik, hondartzatik...ibiltzen gara.


 


EGUZKIAK: beroa ematen du:

-       Fruituak zuhaitzetan heltzen dira

-       Belarra hazi da eta negurako jaso behar dugu

-       Eguzkia aldi luzeago dago zeruan eta gaua beranduago heltzen da.

-       Txoriek beraien kumeak zaintzen dituzte

 

 

6.- TAILERRAK - EKINTZAK.

 

6.1.- SUKALDEA

 

         Ekintzak: Madalenak egin, bizkotxoak, esnekiak...


 


HELBURUAK

 

Osagaien bidez, dastamena landu

§       Gure gorputz barruan dastamena kokatu

§       Janarien kolore eta usainak ezagutu

§       Kontzeptu batzuk landu: hutsik-beterik, nola neurtzen diren osagaiak, hotza-beroa: orea hotz dago, madalenak labean oso bero daude eta gero hotz jaten ditugu.

§       Osagaiak irabiatzen, zenbakiak lantzen ditugu keinu batzuk egiten ditugun bitartean; adibidez, janari bakoitza ematen digun animaliarena egiten. Adibidez.

-       Arraultzak: hegoak mugitu, kakara egin...

-       Gurina: behia jaitsi...

§       Janaria labean dagoen bitartean, nahiago duten janariei buruz hitz egingo edo marraztuko dute.

 

Hasieratik, behin eta berriz esango diegu nola lurra eta animaliak oso emankorrak direla, eta ondo zaintzen baditugula, haiek janaria ematen digutela.

 


6.2.- KORTA

 


            Tailer honetan Baratzen bizi diren animalia guztiak ezagutuko dituzte: behiak, zaldiak, ahuntzak, txerriak, oiloak, untxiak, ahateak, antzarrak, ardiak,...

 

            Kontextu honetan ikusiko dugu:

 

§       Gorputzeko atalak kokatu, bai gureak, bai animalienak, antzekotasunak eta desberdintasunak.

 

§       Gu gure amaren sabeletik jaio gara

-       Horrela jaio diren animaliak bilatuko dituzte

-       Arraultzetatik jaio direnak bilatuko dituzte eta beraien amek egiten dutena hori lortzeko ikasiko dute.

 

§       Soinuak eta ibiltzeko modua ikusiko ditu.

 

§       Ikumena landuko dugu: biguna-gogorra, bustita-lehorra, bero-hotza, luma-ilea...

 

§       Usain desberdinak nabarituko dituzte.

 

§       Guk garbitu eta jan behar dugu; animaliak ere, garbitu eta janaria eman behar diegu.

 

§       Nola laguntzen digute? Animalia bakoitzak ematen diguna.

 

§       Zaldian ibili.


 


6.3.—BARATZA

 

         Landare baten zikloa ikusi: nola ereiten, jaiotzen eta birlandatzen den. Baita ere, atalak ikusiko ditugu:sustraiak, zutoina, hostoak, loreak eta frutuak.


 


            Nola jaiotzen da landare bat?

 

§       Hazia lur azpian jartzen da.

§       Hor irekitzen da, zutoin txiki bat goraka hazten da eta sustraia berehala doa.

§       Zutoinean hostoak eta frutuak hazten dira.

 

Errepresentazioa: Haziak gara. Lur azpian makurturik gaude. Besoa (zutoina), eta anka (sustraia), ateratzen dira. Hasten gara eta zutik geratzen gara. Hostoak irtetzen zaizkigu.

 

      Zer behar dute?

 

§       Airea , lurra, ura eta beroa.

 

Negutegian dauden landareek behar dutena izan ditzala begiratu behar dugu. Hori ikusita, non dagoela jakin behar dugu (ura, mangeran; beroa eta eguzkia...)

 

      Landarak ikusiko dituzte: bere izana, kolorea, dastamena (Dastatu dute?)...

 


      Lana: Beraientzat lan egokienak urtaroaren arabera burutuko dituzte (erein, landatu...)

      Zertarako balio dute?

 

            Guk eta animaliek jateko landare batzuk bilduko dituzte. Sukaldera eramango dute guretzat direnak eta besteak animaliei emango dizkiete.


 


6.4.- ESKULANGINTZA

 

§       Material mota desberdinak erabiltzen, beraien lanak bukatuko dituzte: lurra, plastilina, mota askotako margoak, papera, egurra, lastoa, artilea, argizaria, harriak, hostoak...

 

§       Teknika desberdinak erabiliko dituzte. Kolaketa, estanpaketa, modelaketa...

 

Lanak:

 

-       Kabia egin eta txoriak margoztu

-       Baratzeko ardien artileaz, ardia egin

-       Hosto eta plastilina erabiltzen, zuhaitz bat egin

-       Lurrazko medailoiak

-       Lorezko girnaldak.

 

 

7.- JARTZAPENAK

 

            Haur Hezkuntzako umeek Baratzeko jartzapen guztiak erabiliko dituzte. Baina, honen gainean, leku berezi batzuk dauzkate beraiek egoteko soilik. Honetarako apaindu eta prestatu dugu. Bai jolasteko astian, bai ekintzaren bat egiteko.

 

            Kanpoan etxetxo bat eraiki dugu beraientzat; hor Haur Hezkuntzako tailerra burutuko dugu eta, beste momentuetan, barruan jolastuko dute.