1.- SARRERA
1.1.- KOKAGUNEA
1.2.- INSTALAKUNTZAK
2.- HELBURU OROKORRAK
3.- EGONALDIA BARATZEN
3.1.- ANTOLAMENDUA
3.2.- PROGRAMAZIOA
3.3.- IRAKASLEEN PAPERA
4.- EKINTZAK. TAILERRAK
4.1.- BARATZA TAILERRA
4.2.- KORTA TAILERRA. ANIMALIAK
4.3.- JANARIEN ERALDAKETA TAILERRA
4.4.- ESKULANGINTZA TAILERRA
4.5.- ERLEGINTZA TAILERRA
4.6.- LORAGINTZA TAILERRA
4.7.- PERRETXIKO TAILERRA
4.8.- IBILBIDE EKOLOGIKOAK:
- Gure basoa
- Oxinako ekosistemak
- Landare mota
- Hegaztiak
4.9.- ZUR LANKETA
4.10.-ANIMAZIO ETA ASTIALDIA
5.- METODOLOGIA
6.- BALIABIDEAK
6.1.- GIZA-BALIABIDEAK
6.2.- BALIABIDE MATERIALAK. INSTALAKUNTZAK
6.3.- OSASUNERAKO ZERBITZUAK
1.- SARRERA
BARATZE Gautegiz Arteagako Udalean kokaturik dago, “Urdaibaiko Babeslekuaren” barne-barnean.
Ingurune honetan Bizkaiko beste tokitan aurkitzen ez diren biotopoak aurki daiteke, eta horiek oinarri hartuko dugu haurren ikasketarako. Historian eta Kulturan aberatsa den lurraldean dugu hau, arrantzan, abeltzantzan eta nekazaritzan tradizioa du; aipaturiko lanbide hauek eskualde honetako euskarri ekonomikoak izan dira hamarkadetan.
Baratzen, aurrera eramaten ditugun Ingurugiro Heziketa programekin, ez dugu alternatiba edukatiboa izan nahi, gizadia eta naturaren arteko erlazio ugari eta zailak ulertzera eramango duen hezkuntza mota bat zabaldu nahi dugu.
BARATZE Baserri-Eskolan egiten den egonaldiak, haurrentzat gizaki eta ingurune natural arteko bilgunea izatera heldu nahi duen hezkuntza saioa suposatzen du.
BARATZEN, haurrak baserri eta bere inguruneko lan garrantsitzuenak egiten, inguru herritar eta natural ezin hobe baten barneratzen dira: Baratzan, animaliekin, lortutako lehengaiak sukaldean eraldatzen, eskulangintzan aritzen, ibilbideen bidez, gure basoetako bizidun mota ezberdinak ezagutzen, erle mundu zoragarria ikusten, perretxikoen motak aurkitzen,........
BARATZE Ingurugiro Heziketa Eskolan aurrera eramaten den hezkuntza lana guztiz baiezkorra da. Alde batetik, haurrentzat ezezaguna den mundu berri baten esperientzia bizi-bizia eta erakargarria suposatzen du, eta beste alde batetik, eskolan jasotzen duten hezkuntza prozesurako laguntza oso baliagarria da.
Guzti hau kontutan hartzen eta honez gain igarotako 10 urteak eta 40.000 haur baino gehiagok emandako esperientzian luntzaturik eta oinaturrik, haurren egonaldia Baratzen inoiz ahaztuko ez duten abentura bihurtuko dela esan ahal dezakegu inolako beldurrik gabe.
1.1.- KOKAGUNEA
BARATZE Baserri-Eskola Oxina baserrian kokatuta aurkitzen da. Bizkaian, Gautegiz Arteagan dagoen Basetxetas auzunean eta “Urdaibaiko Babeslekua”-ren barnean.
Gure esperientzia edukatiboa aurrera eraman ahal izateko, itsasadarra, hondartzak eta urtokiak edo itsaspadurak, arte hostotsuko basoak eta mendi baxua, haritz eta gaztainondoz osaturiko bertako basoak, inguruko pinadi zabalak, aberetza ugaria eta baserria inguratzen dituen nekazaritza eta abeltzantza esplotazio eremuak, guztiz errepika ezina iruditzen zaigun ingurugiroa eskaintzen digute.
![]() |
1.2.- INSTALAKUNTZAK
Baratze 87.000 m2-ko lursail batean eraikita dago, ondoren aipatzen den eran banaturik aurkitzen delarik:
§ 50.000 m2-ko orturako, aledun zuhaitzetarrako eta astialdi eremuetarako erabiltzen da.
§ Haritzez eta gaztaindoz osaturiko 27.000 m2-ko basoa
§ 10.000 m2-ko mendia
BASERRIA: Dituen hiru solairuak, ondoren azalduriko moduan daude:
Beheko solairua: sukaldea, jantokia, irakasle gela, garbitokia, bulegoa...
1. solairua: Haurren logelak eta garbigelak, eta irakasleen logela
2. solairua: Irakasleen logelak, komuna eta dutxekin, liburutegia, eta haurren logelak.
Ganbara
PABILIOIA: Jantokiarekin bat egiten duen nabe zabal bat da, beraz , baserriaren atzekaldeari erantsirik dago. Bertan, aurki daitezke Haur Hezkuntzako tailerra, Ekologia-Hegaztiak, Perretxikoak, Jolaslekua, eta komunak
IKUILUA: Atzekaldean kokaturik dagoen 2 solairutako eraikuntza. Hemen abereen ikullua dago (behia txalekin, ardiak, ahuntzak, astoa, untxiak, oilotegia, zaldiak, txerriak, antzarrak,, ahateak,....) . Goikaldean aberren pentsuak, lanabesak... biltzen dira. Baita ere Eskulangintza tialerra eta Janarien eraldaketa tailerra daude.
NEGUTEGIAK: 850 m2-ko negutegi bi; lehenengoa, barazkien produkziora dedikaturik dago, eta bigarrena, berriz, loragintza tailerrena.
2.- HELBURU OROKORRAK
BARATZE Baserri-Eskolan erabiltzen den aurkikuntza dinamikak, gizakiaren eta inguruaren arteko erlazioetan sakontzea helburu dauka, ingurugiroko errealitatera eta honen arazoetara hurbiltze handiago baten alde lan eginez.
Kontextu hau delarik, ondoko helburu orokorrak propostzen ditugu:
· Inguru herritar eta naturalari hurbilpen objetiboa eta orokortua.
· Ingurugiroko errealitatearen alderdi guztiekin:sensoriala, bizikoia, estetikoa, ludikoarekin...bat egin; honen bidez naturaren eta gertakizun soziokulturalen arteko intererlazioa ezagutzera heltzeko.
· Azterketa, oharpen eta ikerkuntza gaitasuna potentziatu, inguruko aldaketa baikorretarako ikasleak prestatuz.
· Lan teknika ezberdinetara haurrak hurbildu: produktiboak, artesanalak, zientifikoak,e.a....
· Naturarekiko errespetoa zabaldu, honen iraupen lanean eta iraupenean ere parte harturik.
· Gure ingurunea : “Urdaibaiko Babeslekua” ezagutu
· Talde lana eta elkarbizitza bideratu.
· Euskera eta Euskal kulturq gure herriko espresio bide lez erabili eta potentziatu.
3.- EGONALDIA BARATZEN
Baratzen egiten den egonaldiak eremu industrialetako eskola haurrentzat, bereziki, bilgunea izatera heldu nahi duen hezkuntza saioa suposatzen du. Baratzen haurrek ezagutu, errespetatu eta zainduko duten inguru herritar eta natural ezin hobe baten barneratzeko aukera dute.
Baserri-Eskolan aurrera eramaten den hezkuntza lana guztiz baikorra dela inolako dudarik gabe baeztatzeko gai gara; alde batetik, haurrentzat ezezaguna den mundu berri baten esperientzia bizi-bizia eta erakargarria baita, eta beste alde batetik, Hezkuntza prozesurako laguntza oso baliogarria baita.
EKINTZA eustarriak banetako esanahia har dezan, Baserri-Eskola girorik onena bilakatzen da, oinarri zientifikoak beti kontutan harturik, esperimentazio zuzena egiteko aukera ematen du eta.
3.1.- ANTOLAMENDUA
Baserri-Eskoletako irakasleaek ikasleak errezibitzen dituzte, ondoren ordutegia, egingo dituzten ekintzak azalduz batera eduki ditzaketen galdera eta keska guztiei erantzuna emango zaizkie. Bitartean berauen irakasleak arduradunekin programazioa eta egonaldiko antolaketarekin zerikusia duten aspektuak berrikusteko bilduko dira. Momentu hau egokiagoak eta eskolako programazioarekin erlazionatuagorik deritzaten lan gaiak zehazteko unea izango da.
Haurrek maletak geletan utzi eta gero , 15-etik 20 arteko haur taldeak osatzen dira Baserri-eskolako ekintzetan parte hartzeko, taldeak Baratzen egingo den egonaldi osoan mantenduko dira, baserriko irakasleak, ordea, ekitaldiaren arabera aldatuz joango dira.
Ordutegiak urtaroaren etataldeko haurren adinaren arabera alda daitezke, hala ere, gehienetan aurrera eramaten den eskema honako hau da:
· 8:00 Jeiki, norbera bere buruko eta gelako garbiketa.
· 9:00 Gosaria
· 9:30 Tailerrak
· 11:00 Astialdia
· 11:30 Tailerrak
· 13:00 Bazkaria
· 14:00 Astialdia
· 15:00 Tailerrak
· 16:30 Askaria
· 17:00 Tailerrak
· 18:30 Astialdia
· 19:00 Afaria
· 20:00 Astialdia
· 21:30??? Kola-kao beroa eta ohera
3.2.- PROGRAMAZIOA
Haurrek, Baratzen dauden bitartean, adinaren edo duten nibelaren eta egonaldiko iraupenaren arabera era ezberdinean banaturik egongo diren ekintza batzuk talde txikitan egiteko aukera izango dute.
Sarrera: Astelehena 10:00-etan
Irteera: Asteazkena 14:30-etan
Tailerrak: 8 tailer ordu t`erdikoak
Sarrera: Asteazkena 15:00-etan
Irteera: Ostirala 17:00-etan
Tailerrak: 8 tailer ordu t`erdikoak
Sarrera: Astelehena 10:00-etan
Irteera: Ostirala 15:00-etan
Tailerrak: 16 tailer ordu t `erdikoak
Egonaldia programatzeko orduan klimatologia kontutan izan behar dugu tailerrak ikuspuntu batetik edo bestetik zuzentzeko. Irakaslegoaren eskakizun bat dela eta aldaketaren bat egiten da, orohar, beharkizun kurrikularrak direla medio ematen dira, hots, aktibitateak klasean emandako gaietara egokitzeko.
Baratzeko egonaldian ekintza eta tailer diferenteak burutu ahal izateko, haurrak talde txikitan banatuak izaten dira.
3.3.- IRAKASLEEN PAPERA
BARATZEn egingo den egonaldia eskolako programazioarekin hertsirik lotuta dagoen esperientzia bat izan dadin nahi dugu.
Irakasleen funzio nagusia haurren astialdia eta gaueko zainketa da, hala ere, beti edukiko dute gure laguntza ; hau horrela izanik, momentu hauek era honetan banatuko dira:
Haurrekin etortzen diren irakasleek zaindu behar dute:
JANTOKIA (Gosaria- bazkaria- afaria)
GOIZEKO ASTIALDIA (11:00 – 11:30)
ASKARIAREN ASTIALDIA (16:30-17:00)
Baratzeko irakaslegoak eguerdiko eta afal osteko astialdia zainduko dute, umeekin datozen irakasleek lasai jan dezaketen irakasleen gelan.
Baratzeko Astiko Zuzendariak, gauerako antolatu nahi izan dezaketen edozein ekintza edo jaietarako ideiak eman diezaizkieke eta daukagun material guztiak erabil ditzakete.
Une guztietan, ager daitekeen edozein arazo bateri aurre egiteko, Baserri-Eskolako arduradun bat egongo da., hala ere, gauez irakasleak izango dira haurren azken erantzuleak.
Ekintzak burutzen diren bitartean, irakasleek bideoa edo argazkiak ateratzeko edo tailerrak nola burutzen diren ikusteko, joateko aukera daukate edozein momentuan.
4.- EKINTZAK – TAILERRAK
4.1.- BARATZA TAILERRA
BARATZE Baserri-Eskolak nekazal arloan eskaintzen dituen lan aukerak (haurren adinaren edo egonaldia egiten den urtaroaren arabera) oso zabalk dira. Nekazal gaiak urtaro bakoitzean eskatzen dituzten zainketa eat atenzio ezberdin gehienak ikasleen laguntzarekin aurrera eraman daitezke, beti ere, talde bakoitzeko ezaugarri konkretuak kontutan hartzen.
Haur guztiek taldetan banaturik, baratzaren lan ezberdine guztiak beteko dutee, denek esperientzia berdinak burutzeko.
Lanari ekin baino lehen, baratzarekin lehen kontaktua eta ezagutza batekin hasiko da, produktu ezberdinak antzemanez eta zein garapen unean dauden ikusiz.
Gure baratza laborategi bizi bat izan dadila nahi dugu, hau da, ikasteko eta ikertzeko toki bat. Kanpoko baratza eta negutegi zabalek ematen dizkiguten aukera izugarriak aprobetxatuz, prozesu osoko ikuspen globala ematea lortu nahi dugu.
Ondoko oinarrizko helburuak marka ditzakegu:
· Haurra nekazal produkzioari hurbildu, biokultiboaren bidez ESPERIMENTATZEN eta ezagutza teorikoak ezezik praktikoak ere eskuratu, haurrak eurak bait dira lana egiten dutenak ikaskuntza osostu bat lortuz.
· Landarea faktore primario lez baloratu.
· Landareen garapena eta landaketa begistatu.
· Espezie ezberdinak eta hauen lantze mota, ezaugarriak, beharrak,... ezagutu.
· Gure bizitzarako eta landaretzaren bizitzarako, urak, lurrak eta eguzkiak duten garrantziaz jabetu.
· Nekazal lan teknikak eta egiteko behar diren lanabesak ezagutu.
· Lana eta lankidetza duen garrantsia baloratu.
4..2.- KORTA TAILERRA – ANIMALIAK
Abereekin ukipena eta beraiekin aurrera eramaten diren aktibitateek, haurrari interesgarria eta erakargarria den mundu batekin topo egitea suposatzen diote Egoera hau dela kontutan izanik, aktibitateari etekin handiena ateratzeko erabiltzen da.
Tailer honek helburu hirukoitza dauka:
· Haurra bestelako bizidunekin kontaktuan jarri, etxabereekin batez ere. Beldurra galtzen dieten heinean, ezagutzen dituzte eta beraien bizi-funtzioak:elikapena, erlazio eta ugalketa baita ere.
· Umearengan sentsibilitatea piztu, haurrak berak barnean, inguru bizi horri buruzko sentsibilitatea, hain zuzen ere.
· Abereen ohizko eta eguneroko bizia behatu, hauen zatiketa, hegazti eta ugaztunen artean berehala ikusten delarik. Gure lana, behar duten zainketa, elikapena eta garbiketa eskeintzean datza eta abere bakoitzak ematen dituen produktuen batuketan era, zer lortzen den eta zergaitik ulertuz. Guzti hau, egiten duten lan aktibo baten bidez beteko da.
- Ikuiluen garbiketa.
- Artzain lanegilea, hots, abereak kanpoan daudenean zaintzea.
- Zaldiz ibiltzea.
- .........................
4.3.- JANARIEN ERALDAKETA TAILERRA
Tailer hau burutzean, haurrari nekazal arloko sektore produktiboaren eta baserriko auto-ornikuntza erregimenaren arteko lotura erakutsi nahi diogu. Orokorrean, haurrek bere elikapenari buruzko gauza nahiko ez dituztela ezagutzen esan dezakegu. Dena aurretik prestatuta eta paketetan bilduta erosten da, era honetan elikagaiek hasieratik jasan duten hainbat pausuen jarraipena ez da egiten.
Tailer honetan, haurrek baratzan, kortan eta inguru naturalean lorturiko gaiak erabiltzen dituzte; horretarako, beraiek batutako lehengaiak erabiliz, gero jango diren elikagaiak prestatuko dituzte: ogiak, esnekiak, gozokiak,...
Tailerrean burutzen diren aktibitate batzuk ondoko hauek dira:
- Nekazal gaien batuketa garaietan, konpotak eta kontserbak egin, produktu bakoitzari hobeto dagokion sistema kontutan izanik.
- Abereen ugalketa garaian, esnea ugari dagoenean esnetik daribatutako produktuak egiten dira (gaztaiak, yogurtak, adibidez) horrela, hartzialdi prozesua ezagutzen hasiko dira.
- Ogia, taloa, madalenak, bizkotxoak... ,labore ezberdinen irina erabiliz, egin.
OHAR GARRANTSITZUA: Haurrek saukaldatutako elikagaiak baino ez dituzte kontsumituko, gainontzeko guztia elaborazioaren ondoren zaramara botako da.
4.4.- ESKULANGINTZA TAILERRA
Tailer honen bidez, daukagun ideia ikasleek beharrezko lehengai ezberdinak non lortzen ditugun jakin dezatela da, hauen lorpenean parte hartuz eta gero beraien sortzerako eta eskulanerako trebetasuna garatzen duten heinean objetu ezberdinak ekoiztuz. Era honen bidez umeak eskulangintzaren inguru naturalaren eta nekazaritza-abeltzantzaren artean dagoen erlazio hertsia bere kabuz ikusteko okasioa izango dute.
Helburu garrantzitsuenak ondoko hauek dira:
- Euskal Herriko eskulangintzaren historia eta prozesua ikasleari hurbildu.
- Lan ezberdinak eginez, esku trebetasuna, abiltasuna, imaginazioa, sentsibilitatea eta sortzailetasuna garatu.
- Prozedura arteasanalak ezagutu eta ezberdindu, geroxeago prozedura industrialekin konparatzeko. Prozedura bakoitzak aurkezten dituen abantaietan eta eragozpenetan sakondu.
- Objetuak egiterakoan erabiliak izango diren lehengaien lorpenean lagundu eta ezagutu.
Tailerrean egingo diren ekintzak ugariak dira: Otargintza, artilea, makramea, artaburuzko lanak, kandelak, artahia, paper-orea,...
4.5.- ERLEGINTZA TAILERRA
Tailer honen bidez, umeek erleen mundu zoragarria ezagutzeko aukera izango dute; baita ere, haiengandik nola lortzen ditugun produktu guztiak ikasiko dute: eztia eta argizaria.
Erlegintza tailerrean burutzen diren ekintzak hiru motatakoak dira:
1. EKINTZA: Eztia: Baserriko produktu bat da; ezti motak erleen janariaren arabera, eta azkenean, eztiaren ezaugarriak jangai bezala.
Eztigileak: Erle motak ikusiko dituzte, beraien anatomia, bakoitzaren betebeharrak eta ertaldearen erakuntza urtean zehar.
Erlezantza: Erlezainaren tresnak, erlauntza eta bere atalak, erletokiaren kokapena eta erlezainaren lanak, urtaroz urtaro.
2. EKINTZA: Erle-loreak: Loreen garrantzia erleen jangai iturriak direnez ikusiko dute, loreen atalak eta erleei eskaintzen dizkieten produktuak ere, eta era berean, poleneztapena.
3. EKINTZA: Erlegana:!!! Urtaroaren arabera, erlauntzetan egingo duten lana azalduko die.
Piztu kea, mozorroa jantzi eta erlauntzetara ¡
Erleekin lan egin eta gero, birpasaketa moduan, erleei buruzko bideoa ikusiko dute.
4.6.- LORAGINTZA TAILERRA
Tailer honek lore eta landareen mundua umeei erakusteko burutzen da, beraien papera baserriaren barruan ezagutzeko eta mota ezberdinak ikusteko, beraien beharrak eta garapena.
Lanak ez dira burutzen bakarrik negutegi barruan landare apaingarriekin, kanpoko lorategietan ere lan egiten dute.
Ez dugu lore kopuru handia lortu nahi, baizik eta arlo hau ezagutu eta beste ekintzekin erlazioa ikusi, beste esperientzia baten bidez.
Helburu orokorrak ondoko hauek dira:
- Landare eta loreen atalak ezagutu
- Landare eta loreen baliotasuna faktore apingarri bezala ikusi eta beraien garapena ohartu.
- Landare mota ezberdinak eta beraien beharrak ikusi.
- Lurra, eguzkia, ura eta negutegiaren garrantzia baloratu.
- Lorategian lan teknika ezberdinak ikasi.
- Landare apaingarri eta gizakiaren artean dagoen erlazioa ikusi.
4.7.- PERRETXIKO TAILERRA
Tailer honen bidez, ikaslea onddoen mundu zoragarriari hurbiltzea lortu nahi dugu: onddoak, beraien ezaugarriak, motak, bizilekuak,...
Tailer hau burutzeko gela bat daukagu behar diren tresna guztiekin.: mahaiak eta aulkiak, grafikak, mikroskopioa, lupa, onddoen mota ezberdinak poteetan kontserbatuak urte osoan zehar ikasteko, bertoko onddoen fitxak,...
Lortu nahi ditugun helburuak ondoko hauek dira:
- Onddoen mundua ezagutu, prozesu industriala eta basoko espezieak ezberdintzen.
- Onddoen sailkapena ikasi, nola den: - Tankera
- Jangai ala ez
- Bizilekua.
- Birsorkuntza zikoa ikusi. Esporak mikroskopioz ikusterazi.
- Ibilbide baten bidez, urtaro ezberdinetan, bertoko onddoak ikusi eta batu.
- Gelan, ikusitako guztia zehaztu fitxa bat eginez.
4.8.- IBILBIDE EKOLOGIKOAK
Ibilbideak menditik edo zelaitik zehar egiten dira, baina, aldez aurretik duten garrantzia didaktikoaren arabera eta ikuspegi ezberdin bi kontutan izanik , hautatuak izan dira:
- Alde batetik, ibilbide hauen bidez haurrei Ingurugiroko aspektu zehatzen ezagupenean barneratu nahi zaie eta era berean, gizonen aktibitate ezberdinen arteko intererlazioaren ezagutzan eta inguruko aldaketan duen erantzunkizunetan baita ere.
- Hezkuntza ofizialari lortezinak egiten zaizkion baliabide batzuei esker ikasketa plan ofizialek azpimarratutako oinarriak konplementatzen dituzten lan eta ikasketa baseak betetzen saiatzen da.
Ez dira irakasleak haurraren aurrean agertzen den guztia azaltzeko erabiltzen diren txango arruntak, baizik eta beraien obserbazio gaitasuna esnatzea lortu nahi dugu, experimentaziora, ikerkuntzara eta ondorioen lorpenera hel daitezen.
Ikuspegi honetatik, lortu nahi ditugun helburuak hauexek dira:
- Obserbazio, deskripzio, ezaguerak eta hiztegi berria bereganatzeko,.......gaitasunen garaipena lortu nahi da, haurrak inguruarekin era objetiboago baten bidez erlaziona daitezen.
- Gure inguru konkretuko osagai natural arruntenak ezagutu.
- Bizidun mota ugarien arteko intererlazio ezberdinen ulerkuntzan sakondu.
- Aurkituko dugun guztia, hots, landareak, animaliak, ingurua,... errespetatu, beraien presentziak inguru batean, edozein delarik motiboa, ikastearena ere ez, ezin diola kalterik egin Inguru horren oreka naturalari kontzientziatuz.
Tailer hau burutzerakoan, ikasleen adina eta maila kontutan hartu behar dugu, baina gure ohizko iblbideak hauek dira:
- Gure basoa. Oxinako landare motak (bertokoak, zuhaixkak, bakoitzeko ezaugarriak, frutuak eta loreak, bizilekuak,....)
- Baratzeko ekosistemak. Gure auzokideak: Oxinako putzua, ornogabeak (insektuak), arainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta Ugaztunak
- Hegaztiak. ( gela bat daukagu bertoko hegazti motekin. Kabiak eta janlekuak aztertuko dituzte eta Urdaibaiko espezie ezberdinak identifikatuko dituzte).
Ikasleak irakasleekin ibilduko dira, bilbidea hasi baino lehen eta bukatu ostean. Lehenengoan, ikasleak motibatzeko eta era labur batean, ezagutuko dituzten espezieak eta ikusiko dugun guztia azaltzeko. Bukatu ostean, beraiek batutakoaren sailkapena egiteko ( ibilbidea hasterakoan boltsa batzuk banatzen dira), eta ibilbide horri dagokion fitxa egiteko.
4.9.- ZUR LANKETA
Tailer honen bidez, umeek zuhaitz mota desberdinak eta beraien erabilera ezagutzen ditutze.
Tailerra burutzeko gela bat dugu behar diren tresna guztiekin.
Lortu nahi ditugun helburuak hauexek dira:
- Zuhaitz mota desberdinak ezagutu: beraien ezaugarri morfologikoak, habitat, beharrak, etabar....
- Zuhaitz bakoitzaren erabilera aztertu, orain eta aintzinean eta horretarako gizakiak erabili dituen tresneria Historiaren zehar.
- Zuhaitz bakoitzaren erabileraren arrazoia egurraren ezaugarriak kontutan hartzen: Zeintzuk erabiltzen dira haltzariak egiteko, papera lortzeko, zur lanketa egiteko, baserriko tresnak egiteko,.....
Tailer honetan zur lanketa ezagutzen dute zuzenean lan erraz baten bidez. Horretarako bakoiztei pinuaren egur zati bat eta behar izango dituen tresna guztiak ematen dizkiegu. Holan, lanari ekiten diote amaitu arte.
TAILER HAU Lehen Hezkuntzako 4.,5. eta 6. Mailako umeentzat eta DBH-ko lehenengo zikloko ikasleentzat zuzenduta dago.
4.10.- ANIMAZIO ETA ASTIALDIA
Baserri-Eskolako tailerren gainean, haurrek beste une batzuk dituzte jolasteko, kiroletan aritzeko, atseden hartzeko,...: horiek dira astikoak eta egonaldiaren onerako derrigorrezkoak direla uste dugu.
Ondorioz, ordu hauek ekintza ezberdinen probetxurako eta egiketa zuzenerako, hots, kasu konkretu bakoitzean proposaturiko helburuak lortzeko, lagungarriak izan daitezen banaturik daude.
Egunean zehar astialdiak hiru dira:
1.- 11:00 etatik 11:30 etara
2.- 14:00 etatik 15:00 etara
3.- 16:30 etatik 17:00 etara (askaria)
Tailerrak bukatu ondoren eta afaldu ostean, Baratzeko Astiko Zuzendaria haurrekin datozen irakasleekin egongo da une guztietan gaueko ekintzaren bat prestatzeko eta antolatzeko, Kola-Kao eta ohera joateko ordua zehazteko, etabar...
Gaueko astia igarotzeko Jolasleku bat dugu behar den guztiarekin: telebista, bideoa, musika aparatua, jolasak, liburuak, ipuinak,....Dena baliogarria izango da ekintz ezberdinak burutzeko:
- Txapelketak
- Jaia-diskoteka
- Zinemaldia
- Jolasak
.......................
Honez gainera, baldintza klimatologikoak kontutan harturik, Baratzeko kanpoko kirol zelaiak argiztatuak daude, haurrek, nahi ba dute, erabil ditzaten ohera joan arte.
5.- METODOLOGIA
Metodologikoki, haurren ikerkuntza eta aurkikuntza lan arlo guztietatik potentziatzen dira; eguneroko lana eta estrategia didaktikoen plangintza psikologia ebolutiboan eta pedagogian oinarritzen saiatuz, inprobizazioak eta intuizioak duten aberastasuna ahaztu gabe.
Gure aurkikuntza prozesua haurrei inguruko ikusketa zuzen batera bideratzen dien motibazio batekin hasten da beti, obserbazio honen bitartez oharmenen eskutik lorturiko informazio guztia batuz. Obserbakuntza honekin haurrei galderak egitea bururatuko zaie, ondorioz, irakasleak ikasleen itaunei erantzuna emateko eta proposaturiko helburuetara bideratzeko beharrezko planteamenduak eta lan teknika egokiak ematen saiatuko da.
Prozesu guzti hau haurrek hiru gertakizun identifikatu ahal izateko bideratuta dago:
1. Egiten ari direnean kontzientzia har dezatela, egin dutena eta zergatik egin duten jakinik.
2. Jarraitu dituzten pausuak ikus ditzatela, hots, nola egin duten.
3. Jarraituriko pausuak prozesu guztiarekin, bere helburuekin eta zertarako egiten duten galdera honekin lotzeko.
Mota honetako metodologi aktibo eta sortzaileak, esperientzian eta ikerkuntzan oinarriturikoak, datu batuketarako erabiltzen den errekurtso bat ezezik, errealitatearen egituraketa logikoa eta hori era interdisziplinar batean ulertzeko ere balio du.
Prozesu osoa haurren arteko eta beraien eta irakasleen arteko giza erlazio baikorraz inguratuta dago, honekin batera esan daiteke monitoreek gidari papera dutela.
Ondoko didaktika teknikei arreta berezia eskaintzen zaie:
· SENSIBILIZAZIOA: Haurren aharmen fakultateak landu.
· GIROKO JOLASAK: Hezkuntza prozesuan egoera ludikoen sorketa sustatuz.
· ITXURAPENA: Sensibilitate, trebetasun eta partizipazio gaitasunak garatuz.
· DRAMATIZAZIOA: Era atsegin batean mezu hezitzailea zabalduz.
6.- BALIABIDEAK
6.1.- GIZA-BALIABIDEAK
Sukaldea: pertsona 2
Garbiketa: pertsona 1
Mantenimendua: pertsona 1
Administrazioa eta Gestoretza: pertsona 2
Pedagogi taldea: 7 pertsona
6.2.- BALIABIDE MATERIALAK
KORTA: Ikuilua, animaliak eta gure abereen elikapena, zainketa eta garbiketarako beharrezko materiale guztia.
BARATZA: Negutegiak, landatako lur alorrak, nekazaritzarako lanabesak, makinaria, aledun-zuhaitzak,...
TAILERRAK: Tailer GUZTIAK aurrera eraman ahal izateko beharrezko instalakuntza eta tresnerirekin horniturik dauden toki egokiak.
ASTIALDIA: Kanpoko eta barruko errekreo-guneak: futbol eta saskibaloi zelaiak, jolaslekua, futbolina, ping-png, bideo eta pantaila handiko telebista, soinu eta megafonia anplifikatzaile talde bat,...
6.3.- OSASUNERAKO SERBITZUAK
Gerta litekeen edozein larrialditarako egoki prestaturik dauden botikin bi dauzkagu.
Behar izanez gero gure pediatrarengana (3 minututara, kotxez) joko genuke. Bere ordutegiaren kanpo Gernikako anbulategira joan ahal gara (serbitzu orokorra edo Larrialdietako serbitzua) edo behar izanez gero , Galdakaoko edo Kurutzetako hospitalera joango ginateke.
Eguneko 24 ordutan kotxeak eta etxeko arduradun bat prest egongo dira edozein larrialditara erantzuna emateko.